Saskibaloia
Denboraldi baten ostean
EITB MEDIA
Antolatzaile argentinarrak denboraldi batez jantzi du Gasteizko taldearen kamiseta berdea, eta 32 partida jokatu ditu guztira.
Kutxabank Araskik Flor Chagasen agurra iragartzeko ateratako irudia. Iturria: @Araski.
Flor Chagas jokalariak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko. Joko-antolatzailea aurreko udan iritsi zen Gasteizera, Emakumezkoen Endesa Ligan lehen aldiz aritzeko, eta guztira 32 partida jokatu ditu Arabako taldearekin.
Ligan, Erreginaren Kopan eta Superkopan aritu da Chagas, eta batez beste 7,5 puntu, 2,3 errebote eta asistentzia bat lortu ditu partidako.
Kutxabank Araskik esker oneko hitzak izan ditu jokalariarentzat, "erakutsitako gogoa eta egunero hobetzeko agertutako jarreragatik", eta onena opa dio bere etorkizun profesionalean eta pertsonalean.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa