23:18

Saskibaloia

playoffa

Lointek Gernikak aurrea hartu du Zaragozaren aurkako kanporaketan garaipen landu batekin (75-69)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Partidako azken bost minutuetan lortu du euskal taldeak markagailuan aldea handitzea, jokoa oso parekatua izan baita partidan zehar; alderik handiena lau puntukoa izan da.

  • Sandra Ygueravide

    Sandra Ygueravide. Argazkia: @GKesb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernikak garaipen landua lortu du Malosten Casademont Zaragozaren aurka (75-69) Emakumezkoen Endesa ligako play-offeko final-laurdenetako joaneko partidan. Hala, 6 puntuko abantaila defendatuko du itzuliko partidan igandean, apirilaren 23an.

Partidako azken bost minutuetan lortu du euskal taldeak markagailuko aldea handitzea, jokoa oso parekatua izan baita partidan zehar; alderik handiena lau puntukoa izan da.

Lehen laurdenean, gernikarrak agintzen hasi dira, 13-10eko emaitzarekin, baina Zaragozak buelta eman dio markagailuari (16-13) erreboteen laguntzarekin.

Bigarrena modurik txarrenean hasi da etxekoentzat, Brooque Williams lesionatu egin baita. Hala ere, Sandra Ygueravidek (partidako jokalaririk onena) gidatuta, abantaila txiki batekin heldu dira atsedenaldira (32-30).

Gorabeherak ez dira gelditu, eta Zaragozak berriro hartu du aurrea markagailuan, kanpoko jaurtiketei esker.

Hala ere, bizkaitarrek aurretik bukatu dute laurdena (52-48), azken txanpan sartu aurretik, 8 puntuko aldearekin aurreratu baitira markagailuan (66-58), partida bukatzeko bost minutu inguru falta zirenean. Hortik aurrera, bisitarien erasoa defendatzen jarri dute arreta osoa.

Ygueravide izan da partidako protagonista 20 puntu eta 10 asistentziarekin, Laura Spreafico italiarrak eta Sofia da Silvak lagunduta.

 

Fitxa teknikoa

75 - Lointek Gernika (16+16+20+23): Buch (8), Ygueravide (20), Spreafico (13), Meskonyte (8) eta Da Silva (8); Wojta (11), Ariztimuño (7), Alberdi, Williams eta Bura.

69 - Casademont Zaragoza (19+11+18+21): Ortiz (6), Oma (13), Fiebich (8), Gimeno (8) eta Gatling (15); Tate (5), Grande (10), Geldof (1) eta Alonso de Armiño (3).

Partzialak: 16-19, 32-30 (atsedenaldia), 52-48 eta 75-69 (bukaera).

Epaileak: Angel Antonio Albacete, Juan Ramon Hurtado eta Rodrigo Garvin. Ortiz eta Da Silva kanporatu dituzte faltengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena