Saskibaloia
Erreginaren Kopa
I. G. | EITB MEDIA
Zaragozarrak hasieratik izan dira nagusi eta gasteiztarrak ez dira euren erritmoa berdintzeko gai izan, denbora guztian markagailuan atzetik jokatuz.
Isabelle van den Adel baloia defendatzen. Argazkia: EFE
Kutxabank Araski kanporatua izan da Erreginaren Kopatik Casademont Zaragozaren aurka final-laurdenetan galdu ondoren (71-50). Etxeko taldeak gasteiztarrak baino askoz gehiago izan dira, eta hasieratik zaildu diete finalerdietarako txartela euskaldunei.
Partida Araskiren lehen saskiratzearekin hasi da, baina etxekoek aurrea hartu dute eta, saskiratzeko orduan arabarrek izan dituzten akatsez baliatuta, norgehiagokako lehen abantaila lortu dute (10-2).
Hortik aurrera, gauzak maldan gora jarri zaizkio Araskiri. Madelen Urietaren taldea aldea murrizten saiatu da, baina ezin izan dute baloia uztaian sartu. Are gehiago, jokoa akats mordo batean oinarritzen hasi da eta bi taldeak minutu eta erdi egon dira saskiratu gabe. Euskaldunen aldeko falta bat behar izan da horretarako, baina Araskik zorterik gabe jarraitu du eta lehen laurdena abantailarekin amaitu du Zaragozak (17-6).
Bigarren laurdenak bide beretik jarraitu du, Araski zigortu duen etxekoen nagusitasun argiarekin. Nahikoa ez balitz, hirukoen bidez aldea handitzen hasi dira zaragozarrak, eta atsedenaldira iristean ia puntutan bikoiztu dituzte arabarrak (34-18).
Araski indartsu itzuli da aldageletatik eta joko ona eginda aldeak murriztu ditu (37-29). Baina dena irudipen bat izan da. Zaragozak berriro hartu du gidaritza markagailuan 16-0ko partzialarekin urruntzeko, emaitzari buelta emateko formula aurkitzen ez zuen arabar taldearen itxaropenekin amaituz (53-33).
Azken laurdena, dena erabakita, paretsuagoa izan da, baina euskaldunak azken unera arte borrokatu dira, nahiz eta emaitza gaindiezina izan (71-50).
Fitxa teknikoa
71 - Casademont Zaragoza (17+17+19+18): Mariona Ortiz (2), Oma (9), Fiebich (17), Vega Gimeno (8), Gatling (19) -hasierako bostekoa- Tate (9), Grande (2), Davinia Angel (-), Urdiain (3), Geldof (2) y Gracia Alonso (-).
50 - Kutxabank Araski (6+12+15+17): Asurmendi (7), Alarcón (8), Van del Adel (14), Burani (3), Diarra (-) -hasierako bostekoa- Holopainen (2), Castellano (-), Chagas (-), Ortiz de Zárate (-), Atkinson (8) y White (8).
Epaileak: Carlos Garcia, Javier Avila eta Maria Angeles Garcia. Kanporaturik ez.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa