Saskibaloia
ERREKORRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Dallas mavericks taldeko jokalariak Amerikako Estatu Batuetako saskibaloi ligaren historian inoiz ikusi gabeko biko hirukoitz marka izugaria egitea lortu du.
Luka Doncic. Argazkia: Artxiboko argazkia, EFE.
Luka Doncic joko-antolatzaile esloveniarrak Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi ligan (NBA) inoiz ikusi ez den biko hirukoitz marka (hiru estatistikatan hamarretik gorako zenbakiak erdiestea) harrigarria ezarri du: 60 puntu, 21 errebote eta 10 asistentzia lortu ditu Dallas Mavericksen garaipenean New York Knicksen aurkako neurketan (126-121).
Real Madrileko jokalari ohiak luzapena behartu zuen, eta estatistika mailan NBAn inork orain arte lortu ezin izan duen zerbait erdietsi zuen, hau da, gutxienez 60 puntu eta 20 erreboteko biko hirukoitz marka. NBAk adierazi duenez, James Harden da jokalari bakarra aukera horretara hurbildu zena. Izan ere, 2018an 60 puntu lortu zituen, baina 10 asistentzia eta 11 erreboterekin.
Gainera, Doncic da 50 puntu baino gehiagoko biko hirukoitza lortzen duen zortzigarren jokalaria da, baina esloveniarra da hain gazte egin ahal izan duen bakarra (23 urte). Kopuru hori lortu duen hurrengo jokalaria Wilt Chamberlain mitikoa izan zen, baina 26 urterekin egin zuen. Era berean, 2004tik Dirk Nowitzki alemaniarraren esku zegoen bere taldeko errekorra (53 puntu) gainditu du.
60 PTS
— NBA (@NBA) December 28, 2022
21 REB
10 AST
Luka Doncic is the first player EVER in NBA history to record 60+ PTS, 20+ REB, and 10+ AST in a game.
Historic. pic.twitter.com/ik8MdBYbFR
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa