22:25

Saskibaloia

Eurokopa

IDK Euskotrenek galdu egin du Asvelen aurka puntu bakarragatik, luzapena behartu ostean

A. B. E. | EITB Media

Gipuzkoako taldeak 70-71ko emaitzarekin galdu du Eurokopako K multzoko laugarren jardunaldiko partida. Luzapena behartu du, baina ezin izan du neurketa irabazi, ondo jokatu duen arren.

  • IDK Euskotren

    IDK Euskotreneko jokalariak Asvel Lyonen aurka galdu ostean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek galdu egin du Asvel Lyonen aurka (70-71) jokatu duen Eurokopako K multzoko laugarren jardunaldiko partida eta txapelketan aurrera egiteko ia aukerarik gabe geratu da. Gipuzkoako taldeak norgehiagoka ona jokatu du: luzapena behartu du, baina galtzaile izan da puntu bakarragatik.

Hasiera kaskarra eman dio partidari IDK Euskotrenek. Asvel nagusi izan da lehen minutuetan eta 11 puntuko abantaila erdietsi du (2-13). Lehen laurdeneko azken minutuetan, ordea, Gipuzkoako taldearen erreakzioa iritsi da, eta desabantaila murriztea lortu du (14-17).

Bigarren laurdenari bikain ekin dio Donostiako taldeak, markagailuan aurretik jartzea lortuta (18-17). Hala ere, azkar erantzun du Asvelek eta Frantziako taldeak sei puntuko errenta hartu du (22-26). IDK Euskotreni neurketa maldan gora jarri zaion arren, ez du etsi, eta aldeko 31-30eko emaitzarekin heldu da atsedenaldira.

Aldageletatik pasatu ostean, talde frantziarra nagusi izan da kantxan. Asvelek zuloa ireki du markagailuan (34-41). IDK Euskotreni kosta egin zaio desabantaila murriztea: ondorioz, talde bisitariak sei puntuko errentarekin (41-47) ekin dio azken laurdenari.

Desabantaila ezin murriztuta ibili da IDK Euskotren azken laurdenean zehar, baina partida amaitzeko 21 segundo falta zirenean hiru puntura kokatu da Donostiako taldea (56-59). Neurketako azken-aurreko jabetza IDK Euskotrenek izan du; azken segundoan luzapena behartu du Maria Españak sartutako hirukoari esker (61-61).

Estu joan da partida luzapenean. Amaierarako bederatzi segundo soilik falta zirenean, puntu bateko abantaila izan du Asvelek. Azken jabetza IDK Euskotrenentzat izan da, baina Donostiako taldea ez da gai izan saskiratzeko, eta porrota jaso du (70-71).

Fitxa teknikoa:

70 .- IDK Euskotren: Joy Adams (20), Yurena Díaz (6), María España (16), Natalia Rodríguez (2), Coulibaly (7)-hasierako taldea- Cardaño (17), Kadri- Ann Lass, Ana Esnal, Cristina Soriano (2) eta Jasa.

71 .- Lyon Asvel: Chartereau (13), Ciak (14), Dietrick (7), Laura Quevedo (9), Johannes (23) - cinco inicial- Faurat, Gruda, Jocyte (5), Malonga, Willians, Vitta eta Alemand.

Epaileak: Dominique (Gibraltar), Marques da Silva (Portugal) eta Perclavalle (Italia).

Emaitzak laurden bakoitzaren amaieran: 14-17: 31-30- atsedenaldia- 41-47; 61-61 (amaiera). 70-71 (luzapena).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena