Saskibaloia
REAL MADRILEKO ENTRENATZAILEA
EITB MEDIA
Real Madrileko entrenatzaileak Madrilgo osasun-zentroko "kardiologia zerbitzuaren eboluzioaren kontrolarekin" jarraituko du.
Pablo Laso. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Pablo Lasok Sanitas La Moraleja Unibertsitate Ospitaleko ZIU saila utzi du, bere egoerak "hobera" egin baitu. Talde zuriak hala jakinarazi zuenez, kateterismoa egin zioten, ekainaren 5ean, igande goizaldean, miokardioko infartua jasan zuelako.
Hala, Real Madrileko entrenatzailea ZIUtik atera da eta Madrilgo osasun-zentroko "kardiologia zerbitzuaren eboluzioaren kontrolarekin" jarraituko du.
Euskal entrenatzaileak normaltasunez zuzendu zuen joan zen larunbatean (ekainak 4) bere taldearen Endesa Ligako play-offeko partida Bitci Baskoniaren aurka WiZink Centerren (83-71), non zuriek 2-0 irabazi zuten kanporaketa. Dena den, ezin izango du astearteko partidara joan; Chus Mateo laguntzaileak, ordezkatuko du Laso.
Hurrengo zuzenekoak
31 | 10:40 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 20. etapa |
31 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | Bizkaia Torneoa |
31 | 18:00 - 20:30 | ESKUBALOIA | Guerreras Iberdrola Ligako finala (2. partida): Elx vs Bera Bera |
01 | 23:05 - 01:35 | ZESTA-PUNTA | Donostiako Grand Slameko finalak |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar