14:17

Saskibaloia

Donostian

IDK Euskotrenek galdu egin du Spar Gironaren aurka jokatutako final-laurdenetako joanekoan (56-61)

EITB MEDIA

Gipuzkoarrak atzetik amaitu dituzte laurden guztiak baina bizirik jarraitzen dute itzuliko partidari begira.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek galdu egin du Emakumezkoen Endesa Ligako final-laurdenetako joaneko partida 56 eta 61. Gipuzkoarrek erronka handia izan dute Gascan, aurrean Spar Girona talde indartsua izan baitute.

Gipuzkoarrei kosta egin zaie partidan sartzea eta, konturatu direnerako, 11 puntu atzetik izan dira markagailuan.

Gironako taldeak erritmo motela jarri dio jokoari, eta bilatutako etekina atera diote. Arazo handirik gabe kontrolatu dute neurketa lehen bi laurdenetan.

Atsedenaldiaren ostean, IDK Euskotrenek defentsa hobetu du eta erasoan ere pauso bat eman dute. Ondorioz, aurretik ere jarri dira hiru aldiz, baina ezin izan diote luzaroan eutsi.

Azkenean, Spar Gironak eraman du garaipena 56 eta 61. Bost puntuko aldea dute kataluniarrek osteagunean jokatuko den itzuliko partidari begira. Gipuzkoarrek bizirik jarraitzen dute final-laurdenetako kanporaketan.

Emaitzak, laurden bakoitzaren amaieran:

1. laurdena (10-19)

2. laurdena (26-35)

3. laurdena (43-46)

4. laurdena (56-61)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena