Saskibaloia
Endesa Liga
Agentziak | EITB Media
Endesa Ligako fase erregularreko liderra izan den Avenida eta hirugarren amaitu duen Girona izango dira bi euskal taldeen aurkariak. Joanekoa etxean jokatuko dute Gernika-Lumoko eta Donostiako taldeek; itzulikoa, aldiz, kanpoan.
Endesa Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: FEB
Bukatu da Endesa Ligako fase erregularra, eta jada osatuta daude final-laurdenetako kanporaketak. Lointek Gernika Bizkaiaren aurkaria Perfumerias Avenida izango da, eta IDK Euskotren Spar Gironarekin ariko da nor baino nor gehiago.
IDK Euskotrenek sailkapeneko 6. postuan amaitu du txapelketako lehen fasea, eta 3.a izango du aurkari, Girona. Sailkapenean 8. amaitu dun Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenida liderra izango du aurrean. Euskal taldeek etxean jokatuko dute joaneko partida, apirilaren 24an, eta kanpoan itzulikoa, hilaren 28an. Valentzia (2) - Movistar Estudiantes (7) eta Cadi La Seu (4) - Casademont Zaragoza (5) dira beste bi kanporaketak.
Final-laurdenetako kanporaketek joaneko eta itzuliko neurketak izango dituzte, eta aurrera egingo dute bi partiden amaieran puntuazio onena dutenek. Finalerdietan ere, sistema bera erabiliko da. Bestalde, titulua irabazteko, finalean bi partida irabazi beharko dira, gehienez hiru neurketako seriean. Fase erregularrean sailkapenean postu onena lortu duen taldeak kantxa faktorea izango du bere alde.
Final-laurdenak:
Perfumerias Avenida (1) vs Lointek Gernika (8)
Valentzia (2) vs Movistar Estudiantes (7)
Spar Girona (3) vs IDK Euskotren (6)
Cadi La Seu (4) vs Casademont Zaragoza (5)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa