Saskibaloia
ERREKORRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Golden State Warriors taldeko joku-antolatzaileak Ray Allenen errekorra gainditu du 2.977 hiruko saskiratu ondoren.
Stepehen Curry hirukoa jaurtitzeko prest NBAko partida batean. ARGAZKIA: EFE
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Stephen Curry Golden State Warriors taldeko joko-antolatzailea NBAren historia liburuetan sartu da astearte honetan, AEBko ligako hiruko saskiratzailerik onena bihurtu ondoren, Ray Allenen marka gaindituz, Kaliforniako taldeak New York Knicksen aurka Madison Square Gardenen jokatutako partidan (96-105).
Curryk 14 saiakera egin eta 5 gauzatu zituen hiruko marratik, eta 2.977 hiruko sartu ditu guztira bere ibilbide osoan. Garrantzitsuena, baina, partida hasi eta 4 minutu eta erdira iritsi zen, Curryk Alec Burks gainditu eta hiruko marratik egindako jaurtiketa sartu zuenean.
Partidako bere bigarren hirukoa zen, eta azkenean, 2014an erretiratu zen Ray Allenek ezarritako errekorra hobetu zuen. Curryren kalitatea eta, batez ere, NBAko jokoa azken urteetan nola aldatu den erakusten du horrek. Warriors taldeko joko-antolatzaileak Allenek baino 789 partida gutxiago behar izan ditu marka hori ezartzeko.
Ray Allenek 1.300 partidatan sartu zituen 2.973 hiruko, eta Reggie Millerrek (hirugarren sailkatua) 1.389 partida jokatu zituen 2.560 egiteko. Curryk 2009ko urriaren 30ean sartu zuen bere lehen hirukoa NBAn.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa