Saskibaloia
Emakumezkoen Endesa Liga
EITB MEDIA
Mario Lopezen taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du. Gipuzkoarrek, berriz, garaipenik lortu gabe jarraitzen dute, hiru jardunaldiren ostean.
Lointek Gernikak garaipena lortu du IDK Euskotrenen aurka Malosten jokatutako euskal derbian, Emakumezkoen Endesa Ligako hirugarren jardunaldian.
Bizkaitarrak oso nagusi izan dira neurketa osoan, eta lehen laurdenean argi eta garbi geratu da hori. 23-14ko emaitza izan da markagailuan lehen 10 minutuak jokatuta, Gernikaren alde. Gipuzkoarrek asko sufritu dute bizkaitarren abiadurarekin eta errebotean ere gaindituta ibili dira.
Bigarren laurdenean, aldeak bere horretan jarraitu du, 9 punturen inguruan. Horrela, atsedenaldira 45-37ko emaitzarekin iritsi dira.
Hirugarren laurdenean, partida behin betiko hautsi dute gernikarrek. 17 eta 4ko partziala eginda, 21 puntuko aldea zabaldu dute (62-41). Gauzak goitik behera aldatzeko, IDK Euskotrenek gauza asko hobetu behar zituen, gehiegi, eta azkenean ez da horrelakorik gertatu.
Azken laurdenerako dena erabakita egon da. Gernikak abiadura handiko erasoekin jarraitu du, Belen Arrojoren lan bikaina ondo aprobetxatuz, eta taulapean ere nagusi izaten jarraitu dute. Azkenean, 87 eta 71 irabazi dute bizkaitarrek. Bigarren garaipena da Lointekentzat. IDK Euskotren, berriz, galtzaile atera da orain arte jokatutako hiru jardunaldietan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa