23:55

Saskibaloia

Lauko Finala Colonian

Anadolu Efesek Euroliga irabazi dio Bartzelonari (81-86)

A. A. | EITB MEDIA

Kataluniarren defentsak ezin izan ditu Micic (25 puntu) eta Larkin (21 puntu) gelditu, Turkiako taldearen izar nagusiak

  • Micic Euroligako garaikurra altxatzen.

    Micic Euroligako garaikurra altxatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Anadolu Efes Istanbulgo taldeak bere historiako lehen Euroliga lortu du igande honetan, Koloniako (Alemania) Lanxess Arenan jokatutako finalean Bartzelona mendean hartuta (81-86). Hartara, talde katalana bere hirugarren Europako Koparik gabe geratu da.

Fase erregularreko jokalari baliotsuena izandako Vasilije Micic serbiarra (25 puntu) eta Shane Larkin estatubatuarra (21 puntu) izan dira turkiarren garaipenaren eragileak, eta Cory Higgins (23 puntu), berriz, Bartzelonaren aldetik aurkariari zailtasun gehien jartzen saiatu dena..

Sarunas Jasikeviciusek zuzentzen duen Barçaren defentsak ezin izan ditu Efeseko bi izar nagusiak geldiarazi, eta, horrenbestez, Turkiako taldeak 2019an CSKAren aurka galdutako finaleko zapore garratzari buelta eman ahal izan dio.

Fitxa teknikoa:

81 - Bartzelona (22+14+22+23): Calathes (-), Higgins (23), Claver (2), Mirotic (11), Davies (17) -hasierako bostekoa-, Smits (-), Bolmaro (7), Kuric (18), Gasol (1), Abrines (2) eta Hanga (-).

86 - Anadolu Efes (15+24+26+21): Micic (25), Larkin (21), Simon (4), Singleton (4), Sanli (12) -hasierako bostekoa-, Dunston (6), Beaubois (3), Moerman (6), Pleiss (5), Anderson (-) eta Balbay (-).

Epaileak: Sasa Pukl (SLO), Olegs Latisevs (LET) eta Gytis Vilius (LIT). Davies kanporatu du bost falta pertsonal egin ostean (40. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena