20:47

Saskibaloia

Eurocup Women

Lointek Gernikak agur esan dio Eurokopari Sepsi-SIC taldearen aurka porrota jasota

A. B. | EITB Media

Bizkaiko taldeak luzapena behartu du azken laurdenari 16 puntuko desabantailarekin ekin dion arren. Garaipena gertu izan du luzapenean, baina ezin izan du final-laurdenetarako txartela lortu.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak porrota jaso du ACS Sepsi-SIC taldearen aurka (73-76) Eurokopako final-zortzirenetan, eta txapelketatik at geratu da. Gernika-Lumoko taldeak luzapena behartu du azken laurdenari 16 puntuko desabantailarekin ekin dion arren, baina ezin izan du neurketa garaipenarekin biribildu.

Lehen saskiratzea Bizkaiko taldeak sartu du, eta hasierako bi minutuak parekatuak izan diren arren, launako berdinketaren (4-4) ostean, Errumaniako taldea izan da nagusi. ACS Sepsi-SIC markagailuan zuloa irekitzen hasi da, eta hamabi puntuko abantaila lortu du (14-26) lehen hamar minutuen amaieran.

Bigarren laurdenaren erdialdera arte, Lointek Gernika Bizkaia ezinean ibili da. Kosta egin zaie erasoan asmatzea, eta defentsako lanean zailtasunak izan dituzte aurkariaren erasoaldiak gelditzeko. Pixkanaka, ordea, hobetzen joan da Gernikako taldea eta sei puntura murriztu du desabantaila (28-34). Hala ere, Errumaniako taldeak hobeto jokatu ditu bigarren laurdeneko azken minutuak, eta aldeko 31-41eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, eroso ibili da ACS Sepsi-SIC. Lointek Gernika ez da gai izan aurkariaren joko bolada ona eteteko, eta lehia oso maldan gora geratu zaio hirugarren laurdenaren amaieran (41-57).

Hamasei puntuko desabantailarekin ekin dio azken laurdenari Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak, baina ez du etsi, eta pixkanaka desabantaila murrizten hasi da, norgehiagoka bukatzeko minutu t'erdi falta zenean markagailuan aurretik jarri den arte (63-62). Azken laurdeneko amaierako minutuetan zoramena izan da nagusi; talde bat jartzen izan daaurretik, gero bestea, eta partida berdinduta amaitu da (67-67).Ondorioz, luzapena behar izan du neurketak irabazlea zein izango zen jakiteko.

Parekotasuna izan da nagusi luzapenean. Bi taldeetako batek ere ezin izan du bi puntu baino gehiagoko errenta eskuratu, eta gakoa jaurtiketa libreetan asmatzean egon da. Lointek Gernika Bizkaiak jaurtiketa libre asko huts egin ditu, eta horretaz baliatu da Sepsi-SIC taldea. Azken segundoetara bi puntuko desabantailarekin iritsi da Bizkaiko taldea, eta azken jabetza izan du; hiruko jaurtiketa batekin garaipena bilatzen saiatu dira, baina baloiak ez du uztaia ere jo, Errumaniako taldeak bereganatu du, eta jaurtiketa libre bat sartuta, garaipenak ez dio ihes egin (73-76).

Fitxa teknikoa:

73.- Lointek Gernika Bizkaia (14+17+10+26+6): Cornelius (2), Rosó Busch (14), Bjorklund (2), Nogaye Lo (15), Roundtree (15) -hasierako taldea- Ariztimuño (2), Ginzo (2), Ivanovic (14) eta Arrojo (7).

76.- ACS Sepsi (26+15+16+10+9): Gardner (19), Pasic (16), Mandache (21), Godri-Parau (6), Tobin (2) -hasierako taldea- Ghizila (-), Pavlopoulou (2) eta Ruzickova (10).

Partzialak: 14-26, 31-41 (descanso), 41-57, 67-67 (final) y 73-76 (prórroga).

Epaileak: Jasmina Juras (Serbia), Jelena Smilianic (Serbia) eta Mladen Lucic (Montenegro). Nogaye Lo kanporatu dute 45. minutuan, bost falta egiteagatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena