Saskibaloia
Valentzia (martxoak 4-7)
EITB MEDIA
Valentzia etxeko taldea eta Spar Girona aritu dira final handian, eta katalanek eskuratu du txapela. Lointek Gernikak, bere aldetik, ezin izan zuen etxeko taldearen aurkako finalerdia gainditu.
Spar Girona eta Valentzia Basketeko jokalariak errebote baten lehian. Argazkia. EFE
Spar Girona Valentzia Basketi gailendu zitzaion 2021eko Erreginaren Kopako finalean, eta txapelketa horretako bere lehen titulua eskuratu zuen.
Kataluniako taldeak txapelketako azken lau finalak galduta iritsi zen, denak Perfumerias Avenidaren aurka, baina oraingoan, Alfred Julbek zuzentzen duen taldeak 72-62 irabazi zuen (34-31).
Lointek Gernika Bizkaiak, bestalde, finalerdietan galdu zuen Valentziako taldearen aurka (57-46) eta IDK Euskotrenek, bere aldetik ezin izan du final-laurdenetako lehen kanporaketa gainditu.
ERREGINAREN KOPAKO EGITARAUA
Final-laurdenak:
1) Spar Girona - Movistar Estudiantes (73-55)
2) Perfumerias Avenida - Duran Maquinaria Ensino (82-51)
3) Lointek Gernika - Ciudad La Laguna Tenerife (79-56)
4) Valentzia Basket - IDK Euskotren (74-58)
Finalerdiak:
Spar Girona - Perfumerias Avenida (91-78)
Lointek Gernika Bizkaia - Valentzia Basket (57-46)
Finala:
Spar Girona - Valentzia Basket (72-62).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa