Saskibaloia
ENDESA LIGA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteiztarrek 64-87 garaitu dituzte bilbotarrak, Valentzian jokatu den azken faseko lehen jardunaldiko norgehiagoka honetan.
Albisteak (2)
Kirolbet Baskoniak RETAbet Bilbao Basketi 64-87 irabazi dio, Valentzian jokatu den Endesa Ligako azken faseko lehenengo jardunaldian.
Bilbotarrek hasiera hobea izan dute eta iniziatiba eraman dute puntuz beteriko lehenengo laurdenean (23-23), baina Vildoza eta Granger sartzean, Baskoniak erreakzionatu egin du eta 37-44 iritsi dira atsedenaldira.
Hirugarren zatian, Jonathan Roussellek bi triple jarraian egin ditu eta Bilbokoei itxaropena eman die. Hala ere, 22 puntuko abantailarekin heldu da Baskonia neurketaren azken laurdenera (50-72).
Azkenik, partida 64-87 amaitu da. Vildoza, Granger eta Polonara izan dira partidako jokalari nabarmenenak, Baskoniakoak hirurak.
Fitxa teknikoa:
64 - RETAbet Bilbao Basket (23+14+13+14): Rousselle (12), Rafa Martinez (10), Sergio Rodriguez (2), Sulejmanovic (8) eta Balvin (4); Schreiner (3), Serron (4), Rigo (2), Cruz (11), Lammers (6) eta Miguel Ruiz (2).
87 - KIROLBET Baskonia (23+21+28+15): Henry (1), Janning (3), Shields (8), Shengelia (7) eta Eric (9); Granger (12), Vildoza (20), Zoran Dragic (8), Polonara (10), Diop (9), Sergi Garcia eta Miguel Gonzalez.
Partzialak: 23-23, 37-44; 50-72 eta 64-87.
Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Carlos Cortes eta Rafael Serrano.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa