Saskibaloia
ENDESA LIGA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal derbia jokatuko da gaur Valentzian, 21:30ean, eta formatu berriak ez du hutsegiterik onartuko.
Albisteak (1)
Hiru norgehiagokak abiatuko dute gaur, Valentzian, Endesa Ligako azken fasea, eta Kirolbet Baskonia eta RETAbet Bilbao Basket taldeen arteko euskal derbia izango da horietako bat, 21:30ean.
Bilbao Basketek fase erregularrean izan duen errendimendu harrigarria berretsi nahi du Valentzian. Bosgarren postuan zegoen, La Fontetan lehenengo aurkari izango duen taldeak (Baskonia) baino bi garaipen gehiagorekin.
Gasteizko taldeak, ordea, denboraldi irregularra jokatu du. Semaj Christon galdu du Ameriketako Estatu Batuetara klubaren baimenik gabe joan ondoren, baina Luca Vildoza eta Jayson Granger berreskuratu ditu, lesioa gaindituta. Bestalde, Patricio Garino Gasteizen geratu da eta Youssoupha Fall taldekideekin joan da Valentziara, baina oinean arazo bat du eta ez dago argi jokatzeko moduan izango den.
Baskoniari Christonekin gertatu zitzaion bezala, Tyler Haws ere etxera (AEB) joan zen, familiarekin egotera, koronabirusaren pandemia hasi zenean, eta Bilbotik urrun dago. Bilbotarrek ezingo dute Jaylon Brown ere erabili, luzerako lesionatuta baitago.
Hurrengo zuzenekoak
13 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs BC Prievidza |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa