Saskibaloia
KORONABIRUSA KIROLEAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ACB osatzen duten 18 klubek "aho batez" erabaki dute lehiaketa aldi baterako geldiaraztea.
Youssoupha Fall (Baskonia) eta Ondrej Balvin (Bilbao Basket) baloi baten borrokan. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Saskibaloi Kluben Elkarteak (ACB) Endesa Liga aldi baterako etetea erabaki du, koronabirusaren mehatxua dela eta.
Hain zuzen ere, elkartea osatzen duten 18 klubek ezohiko bilera egin dute astelehen honetan bideokonferentzia bidez, eta lehiaketa apirilaren 24ra arte atzeratzea adostu dute bertan.
Denboraldia ahal bezain azkar osatzen saiatuko direla gogorarazi du Antonio Martin ACBko presidenteak. "Klub guztien asmoa lehiaketari berrekin eta 2019-20ko Endesa Liga amaitzea da, egoerak ahalbidetzen duen neurrian", adierazi du.
Horrez gain, klub guztiek "salbuespenezko neurri bati" emandako "aho bateko babesaren garrantzia" nabarmendu du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa