21:52

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak aise irabazi dio Minski, eta final-hamaseirenetan izango da (83-56)

eitb.eus

Bizkaitarrek ez diote aukerarik eman Bielorrusiako taldeari, eta berriro lortu dute irabaztea, joaneko neurketan egin legez.

  • Lointek Gernikako jokalariak garaipena ospatzen

    Lointek Gernikako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaia Eurokopako final-hamaseirenetan izango da Tsmoki-Minsk talde bielorrusiarrari berriro gailendu baitzaio, oraingo honetan Malosten (83-56).

Neurketaren hasiera parekatua jokatu ostean, non Minskekoek lau puntuko abantaila izatera iritsi diren zenbait unetan (8-12), berdinketa egon da markagailuan lehen laurdenaren amaieran (18-18).

Oso bestelakoa izan da bigarren laurdena, bizkaitarrek defentsa tenkatu eta presio itogarria erabilita ideia gabe utzi dituzte aurkariak. Gernikarrak, berriz, puntuak sartu eta sartu ibili dira Naiari Diezen eta Nogay Loren eskutik batik bat, eta, ondorioz, tarte horretako partziala oso esanguratsua izan da (24-9). Halaber, atsedenaldira iritsi direnerako 15 puntu tartea zegoen etxekoen alde markagailuan (42-27).

Bigarren zatiari ondo ekin dio Bielorrusiako taldeak lau puntu jarraian sartu eta aldea 11 puntura murriztuta (42-31), bederatzira jartzea ere lortu dute (47-38). Alabaina, bizkaitarrek ez du ezustekorik nahi izan, eta Belen Arrojoren lan bikaina oinarritzat hartuta suspertu egin dira berriro markagailuko aldea are gehiago handitzeko (67-46).

Dena erabakita zegoela ikusita, azken laurdenak apenas izan du zirrararik. Azkenerako, Lointekek hogeita zazpi puntuko garaipen zabala erdietsi du. Etxekoen partetik jokalari guztiak jardun dute maila onean, baina Nikolina Milic nabarmendu da denen gainetik (24 puntu eta 3 errebote).

Hurrengo kanporaketari bi aste barru ekingo diote Mario Lopezen neskek, eta horrako horretan Hungariako KSC Szekszard taldea izango dute aurrez aurre. Lehendabiziko neurketa Malosten izango urtarrilaren 22an, eta bueltakoa urtarrilaren 29an, Hungarian.

Fitxa teknikoa:

83 - Lointek Gernika Bizkaia (18+24+25+16): Ocete (-), Dietrick (10), Arrojo (6), Wojta (6) eta Milic (24) -hasierako bostekoa- Ariztimuño (5), Diez (10), Lo (10), Mazionyte (10), Molina (2) eta Alberdi (-).

56 - Tsmoki Minsk (18+9+19+10): Bartakova (-), Murauskaya (15), Rybalka (2), Hasper (13) eta Theriot (10) -hasierako bostekoa- Chidom (13), Stsiapanava (-) eta Vasishchevich (3).

Árbitros: Paulo Marques (Portugal), Christina Manoli (Frantzia) eta Cecilia Toth (Hungaria). Ez da kanporaturik egon.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    28 Zuzenean 22:10 - 00:45 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena