Saskibaloia
EMAKUMEZKOEN LIGA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gernikak garaipen argia lortu du Mann-Filter taldearen aurka 78-58, eta Arabako eta Gipuzkoako taldeek ere irabazi dute hamabosgarren jardunaldian.
Lointek Gernika. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Lointek Gernika Bizkaia taldeko neskek Mann-Filter Casablanca garaitu zuten larunbatean Bilbao Arenan (78-58). Lehen aldiz aritu ziren bertan, eta 5.562 ikusle bildu ziren partida bertatik bertara ikusteko. Emakumezkoen Ligako hamabosgarren jardunaldia amaituta, elkarren segidako bi garaipen hauei esker bizkaitarrak hirugarren kokatu dira sailkapen nagusian.
RPK Araskik bosgarren postua erdietsi du Cadi La Seu taldeari irabazi ondoren (64-59), eta katalanek baino puntu bat gehiago dute sailkapenean.
Bestalde, IDK Gipuzkoa jaitsiera postuetatik apur bat gehiago urrundu da, Al-Qazeres irabazita (80-72), bederatzigarren kokatu baita.
15. JARDUNALDIA
IDK Gipuzkoa 80-72 Nissan Al-Qazeres Extremadura
Lointek Gernika Bizkaia 78-58 Mann-Filter Casablanca
Perfumerías Avenida 89-37 Ciudad de la Laguna Tenerife
Campus Promete 57-49 Embutidos Pajariel Bembibre PD
RPK Araski 64-59 Cadi La Seu
Durán Maquinaria Ensino 70-73 Valentzia BC
Spar Citylift Girona 61-48 Quesos El Pastor
Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa