00:18

Saskibaloia

Eurokopako 3. jardunaldia

Lointek Gernikak garaipen argia lortu du Portugalen (46-70)

eitb.eus

Bizkaitarrak bigarren jarri dira F multzoko sailkapenean, eta Perfumerias Avenida liderraren bisita hartuko dute datorren asteazkenean, Malosten.

  • Lointekeko jokalariak hitz egiten

    Lointekeko jokalariak hitz egiten. Argazkia: Artxibokoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak irabazi egin du ostegun honetan Portugalgo Olivais taldearen etxean (46-70), eta, Eurokopako bigarren garaipena lortu du. Bizkaiko taldeak hiruko jaurtiketetan agertu duen jarioak (24 saiakera 10 saskiratze lortzeko) asko erraztu du bidea.

F multzoko aurkari ahulenak (jokatu dituen hiru neurketak galdu ditu) lehen laurdenean besterik ez die eutsi bizkaitarrei, nahiz eta Mario Lopezen taldeak zenbait zalantzarekin abiatu duen norgehiagoka (15-20).

Aitzitik, bigarren laurdenean, Lointekeko jokalariek erraz ikusi dute saskia hiruko lerrotik, eta, atsedenaldira heldu direnean, zazpi zituzten sartuta dagoeneko, % 50eko eraginkortasunarekin (14tik 7, lehen 20 minutuetan). Horrenbestez, aldeak gora egin du 15 puntura arte (28-43).

Atsedenalditik bueltan, gernikarrek ekinean jarraitu dute, eta 0 eta 8ko partzial bati esker behin betiko hautsi dute neurketa (37-61).

Azken laurdenean, neurketa erabakita zegoela ikusita, Mario Lopezek horrenbeste minutu jokatzeko parada izan ohi ez duten jokalariei aukera eman die euren buruak aldarrikatzeko. Hamar minutu horietan, talde biak antzu ibili dira puntuak lortzeko garaian (bederatzi besterik ez bakoitzak). Ondorioz, markagailuko aldeak bere horretan jarraitu du (46-70).

Beste behin ere Nikolina Milic bosniarra izan da Gernikaren jokalaririk onena, 17 puntu sartu, 6 errebote hartu eta 22ko balorazioa lortuta. Julie Nicole Wojta estatubatuarra ere oso fin aritu da, horren isla dira lortutako zenbakiak: 15 puntu, 5 errebote eta 18ko balorazioa.

Hartara, gaurko neurketa bereganatu eta gero, F multzoko bigarren postuan kokatu da Lointek, eta Eurokopan jokatuko duen hurrengo hitzorduan (datorren asteazkenean, Malosten) Perfumerias Avenida liderraren bisita hartuko du.

Fitxa teknikoa:

46- Olivais FC (15+13+9+9): Gelis Gonzalez (5), Rodrigues (9), Gonçalves (5), Dusanic (15) eta Radovic (9) –hasierako bostekoa– Barbosa, Da Costa (3), Martins, Mendes eta Da Silva.

70- Lointek Gernika (20+23+18+9): Ocete (3), Dietrick (6), Wojta (15), Mazionyte (4), Milic (17) –hasierako bostekoa– Ariztimuño (3), Arrojo (7), Nogaye Lo (3), Molina (3) eta Diez (9).

Epaileak: Henri Hilke (Finlandia), Maxime Boubert (Frantzia) eta Emma Perry (Irlanda). Nogaye Lo kaleratu dute bost faltagatik (40. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena