Saskibaloia
Eurokopako 1. jardunaldia
eitb.eus
Gernikarrek defentsako lanean oinarritu dute euren lan ona, eta gertu izan dute luzapena behartzeko aukera.
Nikolina Milic, aurretiko partida batean. Argazkia: gernikasaski
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Perfumerias Avenida taldearen aurka Würzburg pabiloian, Eurokopako multzoen faseko lehendabiziko jardunaldian (62-59). Bizkaitarrek oso neurketa serioa jokatu dute defentsako lanean oinarrituta, baina ez dira gai izan egindako jardun ona garaipen batekin biribiltzeko, nahiz eta luzapena behartzeko zorian egon diren.
Mario Lopezen taldea nagusi izan da lehen laurdenaren amaieran (15-19), eta nahiz eta atsedenaldira heldu orduko etxekoek markagailuari buelta eman dioten, lehia oso parekatuta joan da (33-32).
Hirugarren laurdenaren hasieran, Salamancako taldeak bizitu egin du jokoa, eta 11 puntuko zuloa zabaltzea lortu du (46-35, 27. min). Dena den, Gernikakoek borrokan segitu dute, eta, 3 eta 8ko partzialarekin, aldea murriztu dute azken laurdenera sartu orduko (49-43).
Hori gutxi ez, eta Lointek neurketa bi puntura estutzeko gai izan da, amaierara iristeko segundo urri batzuk besterik geratzen ez zirenean (61-59).
Orduan, Gernikakoek falta bat egin dute denbora geratzeko asmoz, eta etxekoek bi jaurtiketa libre eduki dituzte partida behin betiko erabakita gera zedin. Haatik, bakarra saskiratu dute, eta gernikarrek segundo bat eta 40 hamarren izan dute hiruko bat erdiesteko, baina ez da posible izan. Horrenbestez, garaipena Salamancan geratu da.
Lointeken aldetik Gaby Ocete nabarmendu da 18 puntu sartu eta 20ko balorazioa erdietsita. Etxekoen jokalaririk nabarmena, berriz, Evelyn Akhator izan da (13 puntu eta 23ko balorazioa).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa