18:17

Saskibaloia

Munduko Saskibaloi Txapelketa

Argentina finalera sailkatu da, Scolaren eskutik (80-66)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hegoamerikarrek Frantzia menderatu dute (80-66), eta Espainiako selekzioa izango dute aurrez aurre igandeko finalean.

  • Luis Scola, pozik, garaipena ospatzen.

    Luis Scola, pozik, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Argentinako selekzioa Txinan jokatzen ari den Munduko Saskibaloi Txapelketako finalera sailkatu da ostegun honetan, Frantziari 80-66 irabazi eta gero, Luis Scolaren erakustaldi batean (28 puntu eta 13 errebote).

Pibot argentinarraren gidaritzapean, Argentina 10-2 hasi da irabazten, eta ez dio neurketa guztian zehar markagailuan agintzeari utzi. Atsedenaldira, 39-32 joan da aurretik, eta, bigarren zatian, bere horretan jarraitu du Gabriel Decken (13) eta Facundo Campazzoren (12) ekarpenari esker.

Frantziarren aldetik, Frank Ntilikina (16) joko-antolatzailea izan da sen lehiakorrena agertu duena; izan ere, frantziarren taldeko jokalaririk nabarmenenek ez dute euren egunik onena izan, ez Evan Fournierrek (6/17 jaurtiketetan), ezta Rudy Gobertek (3 puntu) ere.

Horrenbestez, Argentinak Espainia izango du aurkari igandean, Pekingo Wukesong pabilioian jokatuko den finalean (20:00etan, Txinan; 12:00etan Euskal Herrian).

Fitxa teknikoa:

80 - Argentina (21+18+21+20): Campazzo (12), Brussino (2), Garino (0), Delía (6) eta Scola (28) –hasierako bostekoa–, Gallizzi (2), Laprovittola (7), Deck (13), Vildoza (10), Fjellerup (0) eta Caffaro (0).

66 - Frantzia (18+14+16+18): Ntikilina (16), Fournier (16), Batum (3), M' Baye (4) eta Gobert (3) –hasierako bostekoa–, Albicy (3), De Colo (11), Lessort (2), Poirier (0), Toupane (0), Lacombe (0) eta Labeyrie (8).

Epaileak: Steven Anderson (USA), Ademir Zurapovic (BIH) eta Jorge Vazquez (PUR).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena