Saskibaloia
Munduko Saskibaloi Txapelketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Serbiako eta Poloniako selekzioak gainditu dituzte, hurrenez hurren, final-laurdenetan, eta asteazkenean ezagutuko dituzte zein diren hurrengo kanporaketako euren aurkariak
Luis Scola ahurpalaz saskiratzen bat sartzeko zorian. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Txinan jokatzen ari den Munduko Saskibaloi Txapelketan, final-laurdenetako lehendabiziko bi kanporaketak izan dira astearte honetan. Lehendabizikoan, Argentinak Serbia kaleratu du (97-87), lehiaketa irabazteko faboritoetako bat zena; bigarrenean, Espainia izan da aurrera egin duena, Poloniari irabazita (90-78).
Hegoamerikarrek, besteak beste, hirukoetan izandako eraginkortasunean oinarritu dute garaipena; izan ere, 27 saiakeratik 12 saskiratu dituzte (% 44).
Facundo Campazzo Real Madrileko joko-antolatzaileak modu bikainean zuzendu ditu bere taldekideak (18 puntu eta 12 asistentzia). Nabarmendu den beste jokalari bat Luis Scola Baskoniako pibot ohi beteranoa izan da (20 puntu eta 5 errebote).
Horrenbestez, argentinarrek amets egiten jarraituko dute ostiralera arte, orduan jokatuko baitute AEB-Frantzia kanporaketako irabazlearen aurkako finalerdia.
Fitxa teknikoa:
97 - Argentina (25+29+14+29): Campazzo (18), Brussino (4), Garino (15), Delía (4) eta Scola (20) –hasierako bostekoa–, Gallizzi (2), Laprovittola (8), Deck (13), Vildoza (11), Fjellerup (2) eta Caffaro (-).
87 - Serbia (23+26+18+20): Jovic (7), Bogdanovic (21), Lucic (12), Jokic (16) eta Raduljica (-) –hasierako bostekoa–, Bjelica (18), Guduric (5), Marjanovic, Micic (5), Simonovic (3) eta Milutinov (-).
Epaileak: Cristiano Maranho (BRA), Tolga Sahin (ITA), Michael Weiland (CAN). Ez dute inor kanporatu.
Rudy Fenandez Sarrera bat egin nahian. Argazkia: EFE
Gaur jokatutako final-laurdenetako beste norgehiagokan, Espainiako selekzioa Poloniakoari gailendu zaio, lan eskerga eta sufrimendu askoren ostean.
Aurreikusten zen bezala, Sergio Escarioloren mutilek gogor jardun behar izan dute azken minutuetara arte. Beste behin ere, Ricky Rubio izan da erasoko jokoaren erantzukizuna bere gain hartu duena (19 puntu, 5 errebote eta 9 asistentzia). Dena den, Rudy Fernendez (ez du hutsik egin hiruko jaurtiketetan, bostetik bost sartuta) eta Juancho eta Willy Hernangomez anaiak ere ekarpen handia egin dute puntuen atal horretan.
Espainiaren hurrengo aurkaria Australia-Txekiar Errepublika kanporaketatik aterako da.
Fitxa teknikoa:
90 - Espainia (22+24+21+23): Ricky Rubio (19), Rudy Fernández (16), Juancho Hernangómez (14), Víctor Claver (6) eta Marc Gasol (10) –hasierako bostekoa–, Pau Ribas (1), Pierre Oriola (2), Willy Hernangómez (18) eta Sergio Llull (4), Javier Beirán (-), Xavi Rabaseda (-) eta Quino Colom (-).
78 - Polonia (18+23+17+20): Slaughter (19), Hrycaniuk (8), Cel (3), Ponitka (9), Waczynski (15) -equipo titular-, Balcerowski (-), Sokolowski (11), Olejniczak (-), Laczynski (-), Gruszecky (-) Koszarek (3) y Kulig (10)
Epaileak: Jorge Vázquez (PUR), Yohan Rosso (FRA) eta Takaki Kato (JAP). Ez dute inor kanporatu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa