23:57

Saskibaloia

Endesa Liga/Play-offak

Real Madril, finalera Las Palmasen irabazi ostean (92-99)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Rudy Fernandez nabarmendu da bisitarien aldetik garaipena lortzeko bidean: 21 puntu eta 24ko balorazioa.

  • Albert Oliver eta Luka Doncic, partidako une batean. Argazkia: EFE

    Albert Oliver eta Luka Doncic, partidako une batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madril Endesa Ligako lehen finalista bihurtu da ostegun honetan, Herbalife Kanaria Handiari finalerdietako hirugarren partidan irabazita (92-99). Rudy Fernandez nabarmendu da bisitarien aldetik garaipena lortzeko bidean: 21 puntu eta 24ko balorazioa.

Horrenbestez, Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak Kirolbet Baskonia edota FC Barcelona Lassa izango du aurkari finalean. Bi horien arteko kanporaketa gasteiztarren alde dago, 2-0 ari baita irabazten, eta ostiral honetan (21:00) guztiz erabakita utz dezake, Palau Blaugranan gailentzen bada.

Fitxa teknikoa:

Herbalife Kanaria Handia 92 (27+23+21+21): Oliver (10), Radicevic (4), Rabaseda (12), Baez (17) eta Fischer (2) —hasierako bostekoa—, Eriksson (10), Mekel (4), Balvin (11), Pasecniks (5), Pauli (2) eta Aguilar (15).

Real Madril (25+25+29+20) 99: Doncic (11), Causeur (4), Carroll (17), Thompkins (4) eta Tavares (8) —hasierako bostekoa—, Randolph (2), Fernandez (21), Campazzo (2), Ayon (6), Llull (13), Taylor (5) eta Reyes (6).

Epaileak: Daniel Herrezuelo, Carlos Cortes eta Sergio Manuel.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena