Saskibaloia
ACB
Erredakzioa
Klubak ACBk eskatutako dokumentazioa aurkeztu du ostiral honetan. ACBk dokumentazioa aztertuko du, eta Gipuzkoa Basket onartzen duen jakinaraziko du uztailaren 20ko Batzar Orokorrean.
Gipuzkoa Basket. Argazkia: SS Gipuzkoa Basket SKE
Ostiral honetan, 2017ko uztailaren 14an, San Sebastian Gipuzkoa Basket SKEk 2017-2018. denboraldirako Endesa Ligan parte hartzeko eskaera egin du ACBk eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu ondoren.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldez aurretik hartutako konpromisoen arabera, 2017 urterako Gipuzkoa Basketi egindako ekarpena 700.000 eurotara igotzea erabaki du, eta 2018. ekitaldirako beste 700.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu du. Ekarpen hauek estatuko saskibaloiaren maila gorenera igotzea eta izen-emate kostuei aurre egitea ahalbidetuko dute.
Hurrengo egunetan klubak komunikabideei deialdia egingo die beharrezko azalpenak eskaintzeko.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa