21:21

Baskonia

Valentzia-Baskonia (75-79)

Caja Laboral bigarren zatian esnatu da eta garaipena lortu du

Erredakzioa

Causeurrek hiruko bat sartu du 11 segundoren faltan, eta norgehiagoka erabaki du. Ivanovicen jokalariek partida hasiera kaskarra egin dute.

  • San Emeterio. Argazkia: EFE

    San Emeterio. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fitxa Teknikoa:

Valentzia Basket (20+27+13+15): San Miguel (4), Martinez (7), Pietrus (-), Dubljevic (8), Lishchuk (12) -hasierako bostekoa-, Markovic (-) Ribas (16), Faverani (4), Doellman (13) eta Quinn (11).

Caja Laboral (14+20+27+18): Rochestie (2), Oleson (4), San Emeterio (15), Bjelica, M. (5), Lampe (-) -hasierako bostekoa-, Heurtel (-), Cabezas (6) , Pleiss (9), Nocioni (16) eta Causeur (22).

Caja Laboral Baskoniak Valencia Basket 75-79 hartu du mendean, Fuente de San Luis pabiloian. Arabarrek aurreneko zatia zakarrontzira bota dute eta gero lanak izan dituzte markagailua iraultzeko.

Lehen zatian Valentzia Basket erabat nagusi izan da. Caja Laboral ez da azaldu eta etxeko taldeak taula azpia menderatu du.

Horrela, Valentziako taldeak 20-4ko partziala sartu die arabarrei. Gainera, Dusko Ivanovicen mutilak ez dira oldartu.

Atsedenaldiaren ostean, neurketako gidoia aldatu da eta gasteiztarrak biziago kantxaratu dira. Defentsa sendoagoa egin eta taula azpiko odoljarioa eten dute Baskoniako jokalariek. Horrela, markagailua irauli dute laugarren laurdenera aurretik joateko (60-61).

Azken laurdenean Caja Laboralek hobekuntza baieztatu eta hirugarren laurdenean hasitako lana borobildu du. Horrela, Ivanovicen jokalariek lehen zatiko hondamendia konpondu dute.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena