22:55

Baskonia

Euroliga

Baskoniak ezin izan dio Anadolu Efesi irabazi (84-89), eta aurrenekoz galdu du Buesa Arenan aurtengo Euroligan

EITB MEDIA

Gasteizko taldeak ondo jokatu du bigarren zatian, eta partida oso berdinduta iritsi da azken txanpara; Anadolu Efesek gehiago asmatu du norgehiagokako une erabakigarrietan. Hala, Baskoniak, txapelketako bederatzi jardunaldi jokatuta, lau garaipen daramatza txapelketan.

  • Sedekerskis eta Hall, Osmaniren aurrean, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

    Sedekerskis eta Hall, Osmaniren aurrean, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak galdu egin du, 84-89, Anadolu Efesen aurka, 2024-25 denboraldiko Euroligako bederatzigarren jardunaldian, Buesa Arenan, Gasteizen, astearte gauean. Hala, aurtengo Euroligan etxeko talde gisa lehenengo aldiz galtzaile irtenda, Pablo Lasoren taldeak, txapelketan bederatzi partida jokatuta, lau garaipen daramatza; Euskal Herriko taldea, behin-behinean, sailkapeneko hamaikagarren postuan dabil.

Baskonia ez da eroso ibili lehen laurdenean; hori amaitu denean, Anadolu Efes 21-24 ari zen gailentzen. Beauboisek 13 puntu sartu ditu lehenengo hamar minutu horietan, Turkiako taldearen alde. Tomislav Mijatovicen jokalariek 13 puntuko aldea ere izan dute bigarren laurdenean, 26-39koan, Baskonia ezinean zebilen tarte batean. Etxekoek, baina, bidea aurkitu dute lehen zatiko azken minutuetan, eta, Rogkavopoulosek azken jokaldian hiruko bikaina sartuta, zazpi puntura murriztu dute desabantaila, atsedenaldian. Anadolu Efes 39-46 ari zen gailentzen.

12-0eko partziala erdietsita, Baskoniak bikain ekin dio hirugarren laurdenari; Gasteizko taldea 51-46 ari zen irabazten, ondorioz. Partida zeharo aldatuta zegoen. Chima Monekek gidatu du Baskonia kantxan, baina talde osoa zebilen oso ondo, defentsan zein erasoan. Anadolu Efes suspertu egin da, dena den, eta hirugarren laurdeneko amaieran berriro ere berdindu du markagailua.

Azken laurdena hasi denean, emaitza 63-65koa zen. Anadolu Efes hobeto hasi da, Baskonia baino gehiagotan asmatuz, eta, egia esan, Mijatovicek entrenatutako taldeak hobeto jokatu du une erabakigarrietan. Diop ederto aritu da, bizi-bizi errebotean, baina haren lanak eta Baskoniaren ahaleginak ez dute garaipena etxean utzi. Ostegunean, Buesa Arenan berriro ere, Baskonia-Monako partida jokatuko dute.

Fitxa teknikoa

84 - Baskonia: Baldwin (5), Forrest (8), Sedekerskis (9), Moneke (22) y Hall (8) —hasierako bostekoa—; Howard (-), Luwawu-Cabarrot (5), Jaramaz (-), Rogkavopoulos (8), Diop (13) eta N'Diaye (6).

89 – Anadolu Efes: Beaubois (16), Thompson (18), Nwora (5), Osmani (2) y Oturu (2) —hasierako bostekoa—; Bryant (20), Beaubois (), Smits (), Johnson (5), Ozdemiroglu (2), Hollatz (-), Poirier (11) eta Willis (3).

Partzialak: 21-24, 18-22, 22-17 eta 21-24.

Epaileak: Radovic, Foufis eta Laurinavicius.

Gertakizunak: giro bikaina, Buesa Arenan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena