22:43

Baskonia

Euroliga

Baskoniak, partida bikaina eginda, Real Madril gainditu (76-72), eta bigarren garaipena eskuratu du Euroligan

EITB MEDIA

Pablo Lasoren taldeak lan ederra egin du azken laurdenean, eta horri esker eskuratu du garaipena. Horrenbestez, Gasteizko taldeak erakutsi du gero eta gertuago duela bere mailarik onena, denboraldi hasiera honetan.

  • Chima Moneke, saskiratze baten ostean; Baskoniako jokalariak partida ona egin du. Argazkia: EFE.

    Chima Moneke, saskiratze baten ostean; Baskoniako jokalariak partida ona egin du. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak Real Madril hartu du mendean, 76-72, 2024-25 denboraldiko Euroligako hirugarren jardunaldian, Buesa Arenan, Gasteizen, astearte gauean. Hala, garaipen garrantzitsu hori erdietsita, Baskoniak bi partida ditu irabazita txapelketan, eta Gasteizko taldeak erakutsi du gero eta gertuago duela bere mailarik onena, denboraldi hasiera honetan.

Lehen zatian, Baskonia eta Real Madril oso parean aritu dira, bizi-bizi kantxaren gainean, eta elkarri oparirik egin gabe jokatu dute. Chus Mateok entrenatzen duen taldeak bi puntuko aldea zuen aurreneko laurdena amaituta, baina Pablo Lasoren gizonek irauli egin zuten bigarren laurdenean, eta puntu bateko abantaila zuten atsedenaldian, 36-35. Sendo aritu ziren defentsan bi taldeak, eta, Baskoniari dagokionez, Luwawu-Cabarrot, Howard, Moneke eta Forrest nabarmendu ziren erasoan. Taldeak, orokorrean, lan oso txukuna egin du.

Real Madrilek, hirugarren laurdenean, 0-10eko partziala lortu zuen; 46-42 ari zen irabazten Baskonia, baina 46-52ko markagailua heldutakoan Pablo Lasoren jokalariak ez zeuden batere eroso. Azken hamar minutuak hasita, Madrilgo taldeak lau puntuko aldea zuen, 48-52, eta emaitza ikusteke zegoen.

Azken laurden horretan, Baskonia benetan bikain aritu zen. Markus Howardek bere gain hartu zuen ardura, une giltzarrietan, eta Gasteizko taldeak, lehenik, emaitza berdindu zuen, 64-64koan, azken bost minutuetan eta, azken txanpan, aurkaria menderatu zuen. Ezin hobeto ibili zen Gasteizko taldea azken minutuetan, akatsik gabe, indartsu. 76-72 bukatu zen norgehiagoka, eta festak eztanda egin zuen Buesa Arenan.

Fitxa teknikoa

76 - Baskonia (16+20+12+28): Baldwin (3), Howard (15), Sedekerskis (8), Ousmane Ndiaye (6) eta Hall (-), -hasierako taldea- Luwawu-Cabarrot (9), Jaramaz (-), Forrest (8), Rogkavopoulos (5), Moneke (14) y Diop (8).

72 - Real Madril (18+17+17+20): Llull (5), Hezonja (13), Musa (17), Eli Ndiaye (2) eta Tavares (14) -hasierako taldea-, Abalde (2), Deck (11), Ibaka (5) eta Rathan-Mayes (3).

Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Arturas Sukys (Lituania) eta Sergio Silva (Portugal).

Gertakizunak: 10.840 zale izan ziren Buesa Arenan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena