Baskonia
Estrella Roja 78-71 Baskonia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko taldeak denboraldiko lehen porrota jaso du Europan, Belgrade Arenan 78-71 galduta.
Chima Moneke (Baskonia) eta Joel Bolomboy (Izar Gorria), atzoko partidan. EFE
Albisteak (1)
Baskoniak ezin izan zion Izar Gorriaren energiari aurre egin asteazken honetan, eta galdu egin zuen Euroligako bigarren jardunaldiko norgehiagoka, Belgrade Arena lepo beteta zela. Gorri-urdinak baino sendoago jokatzeaz gain, Pablo Lasoren taldeak partida amaieran izandako erreakzioari ondo eutsi zion Serbiako boskoteak.
Codi Miller-McIntyrek izan zuen partidaren zama, eta Joel Bolomboy zein Isaiah Canaan jokalarien parte-hartzea ere nabarmena izan zen taldea une zailenetan aurrera ateratzeko. Baskoniarren artean, Chima Monekeren 19 puntuak eta 6 erreboteak dira aipatzeko modukoak.
Izar Gorria lau hiruko saskiratzen hasi zen, hasieratik aurrez aurrekoan arazoak izan zituen Baskoniari erantzunez. Chima Monekeren lan onari esker, etxekoen bolada oparoari aurre egin zion Gasteizko taldeak. Lehen laurdena 25-20 amaitu zen.
Ondoren, Nemanja Nedovicek Izar Gorriaren motorra lanean jarri zuen, eta hamar puntu baino gehiagoko aldea lortu. Atsedenean, 42-34 zen emaitza.
Aldageletatik bueltan, baskoniarren lehen erasoekin partida aldatzen ari zela zirudien arren, etxekoen defentsa indartsuak aldea areagotu zuenez, partida maldan gora jarri zitzaien Pablo Lasoren gizonei. Gainera, Izar Gorriak Joel Bolomboyri esker, tinko mantendu zen neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela, 59-49.
Azken laurdena 6-0eko partzialarekin hasi zuen Serbiako taldeak. Baskonia 0 eta 9ko batekin emaitza iraultzen ahalegindu zen, bost minutu geratzen zirenean.
Nikos Rogkavopoulosek hiruko bat huts egin zuen azken unean; beraz, Euskal Herriko taldeak denboraldiko lehen porrota jaso zuen Europan: 78-71.
-Fitxa teknikoa:
78 - Izar Gorria (25+17+17+19): Miller-McIntyre (7), Cannan (19), Kalinic (12), Daum (3), Bolomboy (15) —hasierako boskotea—, Giedraitis (2), Nedovic (9), Davidovac (2), Lazic (-), Dobric (-), Mitrovic (6) eta Dos Santos (3).
71 - Baskonia (20+14+15+22): Forrest (2), Luwawu-Cabarrot (8), Sedekerskis (8), Moneke (19) y Hall (13) —hasierako boskotea—, Howard (7), Badlwin (6), Rogkavopoulos (8) eta Diop (-).
Epaileak: Mehdi Difallah (Frantzia), Seffi Shemmesh (Israel) eta Olegs Latisevs (Letonia). Ez zuten inor kanporatu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa