Baskonia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Forrest, 1,94koa bera, estatubatuarra da, eta 26 urte ditu. NBAtik iritsi da Baskoniara; AEBko Ligan, Utah Jazz eta Atlanta Hawks taldeetan aritu da.
Trent Forrestek 2026ra arte, gutxienez, jokatuko du Baskonian. Argazkia: Baskonia.
Baskoniak Trent Forrest joko antolatzailea fitxatu du, ondorengo bi denboraldietarako, 2026ra arte, ostegunean Gasteizko klubak iragarri duenez. Forrest, 1,94koa bera, estatubatuarra da, eta 26 urte ditu. NBAtik iritsi da Baskoniara; AEBko Ligan, Utah Jazz eta Atlanta Hawks taldeetan aritu da.
Fitxaketa honen bidez, Baskoniak antolatzailearen postua sendotu egin du; bere web orrian, Arabako klubak nabarmendu du jokalariaren "potentzia fisikoa". Floridako Unibertsitatean hazi zen, eta bertan, partidako, 8,3 puntu sartu eta 3,3 asistentzia eman zituen, batez beste, 25 minututan. 2020an, Utah Jazzekin sinatu zuen kontratu duala hitzartu zuen, eta gerora, bi urteren buruan, Atlanta Hawks taldeak fitxatu zuen; azken bi denboraldietan, Atlantan ibili da. Guztira, 155 partida jokatu ditu NBAn, eta lehen aldiz arituko da Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo.
Horrenbestez, Trent fitxatuta, Baskoniak Europako Batasunetik kanpoko hiru jokalari ditu, Markus Howard eta Kamar Baldwin ere egoera horretan bertan baitaude; horrek esan nahi du ezin izango dutela hirurek batera Endesa Ligan parte hartu, ez bada horietako baten batek lortzen duela Europako Batasuneko pasaportea.
Hurrengo zuzenekoak
03 | 15:30 - 17:30 | CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa |
03 | 17:00 - 20:00 | PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa