11:25

Baskonia

2027ra arte

Pablo Laso, Baskoniako entrenatzaile berria

EITB Media

Gasteizko teknikariak zuzenduko du Arabako taldea datorren denboralditik aurrera. Lasok 2027ra arte sinatu du kontratua Baskoniarekin.

  • Pablo Laso

    Pablo Laso, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: @Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Laso da Baskoniako entrenatzaile berria. Gasteizko teknikariak Arabako taldea zuzenduko du datorren denboralditik (2024-2025) aurrera. Lasok hiru denboraldirako sinatu du kontratua Baskoniarekin; hau da, 2027ra arte.

Lasok Dusko Ivanovicen lekukoa hartuko du, eta 1984 eta 1995 urteen artean jokalari izan zen taldera itzuliko da. Gasteiztarrak 370 partidatan jantzi zuen Baskoniaren elastikoa jokalari gisa. 1984an egin zuen debuta lehen taldearekin; 1.951 asistentzia banatu zituen eta klubak bere historian irabazitako lehen Errege Kopako jokalari onena izan zen.

Baskoniak fitxaketa iragarri baino minutu batzuk lehenago Bayern Munichek jakinarazi du Pabo Lasok Alemaniako taldeko entrenatzaile izateari uzti diola "arrazoi familiarrengatik". Arabako entrenatzaileak Alemaniako Kopa eta Bundsliga irabazi ditu Bayernekin 2023-2024 denboraldian.

Azken 15 urteetan Pablo Laso da Estatuan titulu gehien lortu dituen entrenatzailea. Real Madrilekin 22 titulu eskuratu zituen: bi Euroliga, sei Endesa Liga, sei Errege Kopa eta zazpi Superkopa. Lasok 583 partida zuzendu ditu Endesa Ligan eta 376 Euroligan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena