12:50

Baskonia

Euroliga

Baskonia 'Top 6'tik aldendu da Belgraden, Partizanen kontra galdu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Emaitza hori dela eta, Playoffetan zuzenean sartzeko 'Top 6' sailkapenetik urrundu da talde gasteiztarra. Horrenbestez, Play-In postuak bermatzeko lan egin beharko du.

  • Partizan-Baskonia partidako irudia. EFE

    Partizan-Baskonia partidako irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak galdu egin zuen asteartean Partizan Belgraderen kontra (87-83), Euroligako Fase Erregularreko 30. jardunaldian, Markus Howard eskolta estatubatuarrak partida ona egin arren. Hala, Playoffetara sailkapen zuzena ematen duten 'Top 6' postuetatik aldendu da talde gasteiztarra. Hori dela eta, Play-In posturen bat bermatu beharko du orain.

Atzetik ibili ziren Dusko Ivanovicen mutilak partida osoan, eta aurrean zuen Partizan serbiarra gogotsu kantxaratu zen, Bruno Caboclok eta Frank Kaminskyk gidatuta. 18 puntu, 13 errebote, eta 28 balorazio-puntu lortu zituen Caboclok; Kaminskyk, berriz, 20 puntu.

Howardek saskiratutako 26 puntuak ere ez ziren nahikoa izan porrota saihesteko. Lau garaipen jarraian zeramatzan Baskoniak, horietako bi Europako Txapelketan. Sailkapenean bederatzigarren daude orain, Play-In faseko azken aurreko tokian, Zalgiris Kaunasen aurka Fase Erregularreko azken jardunaldi bikoitza jokatzeke dutela.

Baskoniak trabatuta ekin zion norgehiagokari; Partizanek, berriz, gehiago asmatu zuen. Lehen laurdenaren amaieran, Gasteizko taldea 23-16 galtzen ari zen. Zeljko Obradovicen boskotea errenta handitzen joan zen, baina Baskoniak partidan sartuta jarraitu zuenez, bigarren laurdenaren amaieran bi puntuko desabantaila baino ez zuen (44-42).

10-2ko aurkako partziala zutela hasi zuten hirugarren laurdena, eta egoera zaildu zen Ivanovicen taldearentzat: 54-44. Howard soilik zen gai, 20 punturekin, taldea ekinean mantentzeko. Bederatzi puntuz galtzen heldu ziren azken laurdenera: 69-60.

Azken txanpan, Partizango jokalariak urduritu egin ziren. 39 segundo geratzen zirela, Baskonia asko hurbildu zitzaien markagailuan (85-83). Dena den, Dozierren saskiratzen batek zalantzak argitu, eta Baskonia porrotera eraman zuen: 87-83.

Fitxa teknikoa

Partizan: Dozier (6), Punter (18), Ponitka (6), Caboclo (18) y Kaminsky (20) -hasierako boskotea-; Avramovic (9), Andjusic (3), Jaramaz (2), Nunnally (3), Smailagic (-), Trifunovic (2) eta Koprivica (-).

Baskonia: Miller-McIntyre (4), Howard (26), Sedekerskis (6), Marinkovic (11) y Kotsar (2) -hasierako boskote-; Costello (13), Moneke (13), Theodore (4), Raieste (-), Díez (-), Rogkavopoulos (2) eta Chiozza (2).

-Partzialak: 23-16, 21-26, 25-18 eta 18-23.

-Epaileak: Lottermoser, Vilius eta Vyklicky.

-Pabiloia: Stark Arena.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena