Baskonia
Kontratu berritzea
Agentziak | EITB MEDIA
Lituaniarrak 277 partida jokatu ditu Baskoniaren kamiseta jantzita, formazioan egon den denboran zenbait taldeetan utzita jokatu ostean.
Tadas Sedekerskisen berritzea iragartzeko Baskoniak erabilitako irudia. Iturria: Baskonia.
Baskoniak Tadas Sedekerskisen kontratua 2029. urtera arte berritu duela iragarri du astelehen honetan. Berritze horri esker, klubak taldeko kapitaina eta oinarrizko jokalaria lotu du.
Ondorioz, Sedekerskisek gutxienes 16 urte egingo ditu Baskonian, Gasteizera 2013an iritsi baitzen, bost urterako kontratua sinatuta. Lituaniarrari aurten bukatzen zitzaion kontratua eta beste talde batzuk interesa agertu dute berarengan. Sedekerskisek formazioan dagoen jokalariaren plaza du Endesa Ligan.
Klubarentzat kontratu berritze estrategikoa da, bere palmaresean 2020an irabazitako liga duen jokalariarekin.
Sedekerskisek 277 partida jokatu ditu Baskoniaren kamisetarekin, eta aurretik zenbait aldiz aritu da utzita beste talde batzuetan.
"Jokalaria, kapitain gisa, aldagelako liderra da, klubaren filosofian errotuta dauden balioekin: lana, esfortzua eta anbizioa", azaldu dute klubetik prentsa ohar batean.
"Hegaleko lituaniarra klubaren historiaren iragana, oraina eta etorkizuna da. Berarekin batera historia egiten eta Baskoniaren eta Arabaren izena Europa osotik harrotasunez eramaten jarraituko dugu", gaineratu dute Baskoniako arduradunek.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:45 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa