14:22

Baskonia

Lesioa

Diop Baskoniako jokalariak ezingo du denboraldi honetan jokatu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Baskoniako piboteari ebakuntza egin zioten otsailaren 10ean ezker eskumuturrean, entrenamendu batean min hartu ostean.

  • Diop jokalariaren artxiboko irudia

    Diop jokalariaren artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Khalifa Diop Baskoniako jokalariak ezingo du denboraldi honetan jokatu, ezker eskumuturrean duen lesioa sendatu ahal izateko. Dusko Ivanovic taldeko entrenatzaileak ostegun honetan emandako prentsaurrekoan esan duenez.

Pibote baskiarrari ezker eskumuturreko ebakuntza egin zioten joan den otsailaren 10ean, baina klubak ez zuen zehaztu zenbat denbora beharko zuen guztiz osatzeko. Ivanovicek gaur jakinarazi duenez, ordea, litekeena da bost hilabete egon behar izatea kantxetatik kanpo.

Jokalari senegaldarrak min hartu zuen ezker eskumuturreko lotailu batean, eta artroskopia bidez hezur-ainguraketak jarri zizkioten, talde arabarrak ohar batean azaldu zuenaren arabera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena