23:18

Baskonia

Euroliga

Markagailua irauli ezinda, Makabiren aurka galdu du Baskoniak (89-81)

Agentziak | EITB MEDIA

Gasteiztarrek ezinezkoa izan dute Euroligako haien 600 partida garaipen batekin ospatu. Izan ere, nahiz eta hainbat momentutan israeldarrak mendean hartu, horiek azkenengo momentuan nagusitu zaie.

  • Markus Howard, Baskoniako jokalaria, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

    Markus Howard, Baskoniako jokalaria, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak hirugarrenez jarraian porrot egin du, gaurkoan, Belgraden, Euroligako hamabosgarren jardunaldiko partida orekatu baten ostean, Makabi Tel Aviv mendean hartu ezinda. Israelgo taldeak gogor borrokatu du partida irabazteko, eta gasteiztarrek ez dute aurkariaren azken konpasak jarraitzen jakin, nahiz eta Markus Howardek erakustaldia eman duen.

Aleksandar Nikolic kantxan, Belgraden erbesteratuta eta ateak itxita, 14-7ko partzialarekin hasi dira etxekoak Josh Neboren bultzadari esker eta Wade Baldwin IV.aren hiruko batekin amaituta. Baina laster erantzun du talde gasteiztarrak, eta Markus Howard izan da lidergoa hartu duena.

Jarraian sartutako bi hirukok 18-12kotik 18-18kora aldatu dute markagailua, eta parez pare segitu dute aurrera James Webb III.aren lehen saskiratzeak lehenengo laurdenari amaiera eman dion arte (22-22). Horren aurrean, Makabi indarrez erantzun du, eta 11 puntuko abantaila izan du (41-30) atsedenalditik 5:35era.

Hala ere, Howardek kargu hartu du eta, beste bi hiruko jarraian sartuta, taldekide batzuk batu zaizkio kontraerasoari, hala nola Maik Kotsar, Tadas Sedekerskis eta Vanja Marinkovic, eta haien arteko elkarlanari esker distantziak neutralizatu dituzte (47-47). Are, etenaldirako aurrea hartu dute gasteiztarrek (47-49).

Aldageletatik bueltan Baskoniaren momenturik onenak ikusi dira, tartea 47-53ra arte handituta Marinkovicen hiruko baten eta Khalifa Diopen jaurtiketa libre baten ondoren. Hala ere, Tel Aviveko taldea berehala gerturatu zaio Baskoniari, Baldwin IV.aren eskutik.

Urruneko saskiratzeei Roman Sorkinen lana batu zaie, eta Tamir Blatten hiruko batek egoera irauli du (60-59). Howardek erantzun du gero, arkuaz bestaldetik ere bai.

Codi Miller-McIntyk bere taldea Makabitik gertu mantentzeko Howardekin bat egin du 30. minutuan (68-67). Hala ere, urruneko jaurtiketan bolbora busti egin da euskal koadroan, eta hainbat aldiz puntu bakarrera jarri da (70-69, 72-71, 75-74, 77-76), baina "sorpassora" iritsi ezinean.

Webb III.aren bi jaurtiketa librek eta Neboren beste bik, honen beste saskiratze batekin batera, neurketa erabaki du (89-79) Makabiren alde. Moneke beranduegi atera da eta Baskoniak porrota bere egin du, 8-7ko balantzearekin 'play-in'ean.

Fitxa teknikoa:

89 - Makabi Tel Aviv (22+25+21+21): Baldwin IV (10), Brown (2), Colson (12), Cohen (-), Nebo (17) -hasierako bostekoa-, Cleveland (3), Webb III (17), Sorkin (14), Rivero (6) eta Blatt (8).

81 - Baskonia (22+27+18+14): Miller-McIntyre (10), Marinkovic (16), Díez (-), Sedekerskis (15) eta Kotsar (6) -hasierako bostekoa-, Chiozza (-), Rogkavopoulos (4), Howard (19), Diop (3) eta Moneke (8).

Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Milivoje Jovcic (Serbia), Vasiliki Tsaroucha (Grezia). Kotsar kanporatu dute falta pertsonalengatik (38. min). Falta teknikoa adierazi diete Baldwini (29. min) eta Browni (38. min).

Gorabeherak: Euroligako hamabosgarren jardunaldiko partida, Belgradeko Aleksandar Nikolic aretoan, ateak itxita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    09 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena