Baskonia
Euroliga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko taldeak, ia aldaketarik gabe, 63-63ko berdinketa izan arte eutsi dio Greziakoari, baina ezin izan du aurkariaren barneko jokoa menderatu.
Codi Miller. Argazkia: EFE.
Baskonia indarrik gabe geratu da ostiral honetan Atenasen, eta ezin izan du garaipena lortu. Azken laurdenera arte borrokatu da Panathinaikosen aurka, eta aurpegia eman du, baina galdu egin du Euroligako bosgarren jardunaldian (95-81).
Gasteizko taldeak, ia aldaketarik gabe, 63-63ko berdinketa izan arte eutsi dio Greziakoari, baina ezin izan du aurkariaren barneko jokoa menderatu.
Euskal taldea greziarra baino hobeto sartu da partidan, etxekoek jaurtiketa batzuk huts egin baitituzte, baina errebotean bisitariak baino gehiago izan dira. Joan Peñarroyak asko txandakatu ditu bere jokalariak, aulkian jokalari gutxi baitzituen.
Hala eta guztiz ere, gasteiztarrak 0-5 aurreratu dira, baina jarraian egindako hainbat akatsek bidea ireki diote Panathinaikosi: 24-22.
Greziako taldearen hasiera fisikoak arazoak sortu dizkio Gasteizkoari, eta ahal bezala heldu dio partidari, bigarren aukeretan ahalegin izugarria eginez.
Markus Howard atsedenaldira iritsi baino lehen lotu da partidara, baina Panathinaikosek Baskonia zigortu du defentsan, 48-43.
Panathinaikos ondoen zegoenean, Baskoniak harrotasuna erakutsi du, eta Maik Kotsarren jokaldi on bati eta Vanja Marinkovicen hiruko bati esker, partidan sartu da berriro.
Greziarren akatsek leihoa ireki diete berriro Peñarroyaren jokalariei, markagailuan 63-63ko emaitza jarri arte.
Baskoniak Matt Costello galdu du (5 falta egin ditu), eta Mathias Lessort eta Kostas Mitogluren kalitateak kalte egin dio, markagailuan 10 puntutik gorako aldea izateraino.
Gasteizko taldek jokalariak borrokan aritu dira, Jerian Grantek amaierarako bi minuturen faltan sartutako hirukoak errenta nahikoa ezarri duen arte, eta Baskoniak laugarren porrota jarraian lotu du, hirugarrena Euroligan, 95-81.
Fitxa teknikoa
95 - Panathinaikos (24+24+22+25): Sloukas (12), Vildoza (3), Grigonis (7), Hernangómez (3) eta Antetokounmpo (-) —hasierako bostekoa—; Guy (13), Balcerowski (2), Grant (9), Mitoglu (23) eta Lessort (23).
81 - Baskonia (22+21+23+15): Miller-McIntyre (2), Howard (22), Raieste (2), Sedekerskis (9) eta Kotsar (8) —hasierako bostekoa—; Mannion (17), Costello (4) eta Marinkovic (17).
Epaileak: Damir Javor (Eslovenia), Tomislav Hordov (Kroazia) eta Maxime Boubert (Frantzia). Costello kanporatu dute, 5 falta adierazita.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa