Baskonia
AGURRA
Agentziak | EITB MEDIA
Letoniarrak zortzi denboraldi eman ditu Gasteizen 2015 udan arabarren harrobira iritsi zenetik.
Arturs Kurucen agurra iragartzeko Baskoniak ateratako irudia. Iturria: Baskonia.
Arturs Kurucs hegaleko letoniarrak ez du Baskonian jarraituko datorren denboraldian, Gasteizko taldeak astelehen honetan aditzera emandakoaren arabera.
Horrela, Saski Baskoniak eta Kurucsek bukatutzat eman dute harremana zortzi denboraldiren ostean. Letoniarra 2015eko udan iritsi zen Gasteizera, eta agur esango dio "beti bere etxea izango denari", 161 partida jokatu ondoren (Endesa Ligako 91 eta Euroligako 70).
Kurucs 15 urterekin iritsi zen Gasteizko taldeko harrobira, eta zortzi urtez aritu da Baskoniaren egituraren babespean, junior eta Zilarrezko LEBeko taldeetan, lehen taldera iritsi arte. Bere garaipenen zerrendan 2020an Valentziako azken fasean lortutako Endesa Liga dago.
"Saski Baskoniatik zorterik onena opa nahi diogu Artursi aro profesional eta pertsonal berrian. Buesa Arena beti izango da zure eta zure familiaren etxea. Mila esker, Arturs!", adierazi du taldeak bere webgunean.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa