15:09

Baskonia

Berritzea

Dani Diezek Baskoniarekin berritu du, 2023-24 denboraldirako

EITB MEDIA

30 urteko hegal-pibotak, 30 urtekoa bera, 57 partida jokatu zituen Gasteizko taldearekin 2022-23 denboraldian, alegia, klubean emandako lehen urtean.

  • Dani Diez, 2022-23 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.

    Dani Diez, 2022-23 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dani Diezek berritu egin du Baskoniarekin zuen kontratua, 2023-24 denboraldirako, asteazkenean Gasteizko klubak jakitera eman duenez. 30 urteko hegal-pibotak, 30 urtekoa bera, 57 partida jokatu zituen Arabako taldearekin 2022-23 denboraldian, alegia, klubean emandako lehen urtean, eta, hortaz, gutxienez beste urtebetez jarraituko du Joan Peñarroyaren esanetara.

 Ekainean amaitutako denboraldian, Dani Diezek, hiruko jaurtiketetan, % 45,7ko ehunekoa lortu zuen, Endesa Ligan, alegia, txapelketako onenetakoa; Euroligan are hobeto ibili zen, eta % 51 sartu zituen. Madrildarrak lan ona egin zuen, Baskonian.

Orain arte, Dani Diez alde batera utzita, Gasteizko taldeak beste bi jokalari baieztatu ditu hurrengo denboraldirako: Nico Mannion eta Nikos Rogkavopoulos.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena