Baskonia
FITXAKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joko-antolatzaile italiar-estatubatuarra Boloniako Virtus taldetik iritsiko da Gasteizera, eta eskarmentua du NBAn zein Euroligan.
Nico Mannion. Argazkia. Baskonia
Baskoniak astearte honetan, ekainaren 27an, jakinarazi duenez, Nico Mannion joko-antolatzaile italiar-estatubatuarra fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako. Horrenbestez, Arabako taldeak denboraldi berrirako egin duen lehen fitxaketa da.
22 urteko joko-zuzendariak eskarmentua du NBAn eta Euroligan, eta Boloniako Virtus taldetik iritsiko da Gasteizera. Hain zuzen ere, Italiako ligan batez beste 9,8 puntu, 3,1 asistentzia eta 9,4ko balorazioa eskuratu ditu azken denboraldian, eta txapeldunorde izan da bere taldearekin.
Mannion Arizonako Unibertsitatearekin aritu zen 2019-20 denboraldian, NBAra jauzi egin aurretik Golden State Warriorsen eskutik.
Mannionek 30 partida jokatu zituen 2020-21 denboraldian Kaliforniako taldearekin. Urte horretan bertan, AEBetako garapen ligan ere jardun zuen Santa Cruz Warriors taldearekin, eta 19,3 puntu, 6,8 asistentzia eta 16,9 balorazioa lortu zituen batez beste.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 09:45 - 14:00 | ATLETISMOA | Behobia-Donostia |
10 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa