Baskonia
Ligako final-laurdenak
Agentziak | EITB MEDIA
Hasierako 3 eta 0koa kenduta, gasteiztarrak atzetik joan dira markagailuan partidan osoan. Hurrengo partida, asteartean jokatuko dute, Badalonan.
Albisteak (2)
Baskoniak galdu egin du Badalonako Joventuten aurka Endesa Ligako final-laurdenetako kanporaketan jokatutako lehen partida. Gasteiztarrak, bigarrenak liga erregularrean, zazpigarren izan den Joventuten atzetik ibili dira ia partida osoan.
Carles Duranen taldean erabakigarria izan da Kyle Guy estatubatuarraren jokoa, 36 puntu egin ditu hegaleko estatubatuarrak, eta Vladimir Brodzianskyrena, biei esker, bigarren laurdenaren hasieran 16 puntuko aldea izan dute kataluniarrek markagailuan. Gasteiztarrak beti atzetik joan dira, aurreikuspenek faborito eman arren, eta ez dira batere fin ibili Fernando Buesako kantxan.
Aldea lehen laurdenean hasi dira zabaltzen Badalonakoak. 16 eta 28ko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean, Kyle Guyk beste 11 puntu egin ditu (lehen laurdenean beste) eta Howardekin neurketa osoan izan duen lehia estuarekin jarraitu du.
Nagusitasunari eta aldeari atsedenaldira arte eustea lortu dute Carles Duranen jokalariek (39-48). Tomic ere oso eroso aritu da, Baskoniaren barneko joko ahulak lagunduta. Bigarren zatian, Baskoniak defentsa hobetu du, baina horrek eragin gutxi izan du emaitzan, batez ere, Brodzianskyk egindako lanari esker.
Baina azken laurdenean, arabarrek aldea murriztea lortu dute. 15 puntu atzetik hasi dute laurdena, eta minutu eta erdiren falta bost puntura jarri dira. 10 eta 2ko partzialak Fernando Buesa Arenako ikusleak berpiztu ditu. Howarden eta Guyren arteko lehiak bere horretan jarraitu du, ikusgarri.
Hala ere, Joventutek ondo eutsi dio emaitzari eta garaipena Katalunia aldera joan da 91 eta 99, kantxa-faktorea hautsiz. Final-laurdenetako kanporaketako bigarren partida Badalonan jokatuko dute, asteartean. Hor Baskoniak ezin du hutsik egin.
Fitxa teknikoa
91-. CAZOO BASKONIA: Howard (28), Thompson (12), Giedraitis (13), Costello (6) eta Enoch (-) --hasierako boskotea--; Heidegger, Díez (-), Sedekerskis (14), Marinkovic (11), Hommes (5), Kotsar (2), Kurucs (-).
99-. CLUB JOVENTUT BADALONA: Vives (-), Guy (36), Brodziansky (21), Parra (15) eta Tomic (6) --hasierako boskotea--; Kraag (-), Ellenson (6), Rodríguez (-), Birgander (2), Feliz (13).
PARTZIALAK: 16-28, 23-20, 27-30, 25-21.
EPAILEAK: Conde, Caballero eta Araña. Giedraitis, Vives eta Kraag jokalariak kanporatuak izan dira, falten ondorioz.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa