20:42

Baskonia

ERREGE KOPA

Araba Etxea, Baskoniako zaleen bilgunea Errege Kopan

EITB MEDIA

Araba Etxea, Baskoniako zaleen bilgunea Errege Kopan. Karpa ostiralean irekiko dute, 13:00etan, eta lehiaketaren egun guztietan egongo da zabalik.

  • Baskoniako zaleak, 2018ko ''final four''ean

    Baskoniako zaleak, 2018ko "final four"ean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskoniako zaleek elkargunea izango dute Errege Kopan: Araba Etxea. Badalonako Udal kirol-jauregiak hartuko ditu txapelketa horren azken faseko partida guztiak, eta horren ondoan jarriko dute aipatu gunea. Aurten, otsailaren 16a eta 19a bitartean jokatuko da, eta, ohi legez, zortzi talde arituko dira bertan.

Karpa ostiral eguerdian irekiko dute, 13:00etan. Arabako Foru Aldundiak inauguratuko du, baina Joan Peñarroya Baskoniako entrenatzailea eta Tadas Sedekerskis eta Rokas Giedraitis kapitainak izango dira bertan gonbidatu nagusiak, zaleen gozamenerako. Egun horretan bertan jokatuko dute arabarrek txapelketa honetako azken faseko lehen partida, 21:30ean, hain zuzen.

Araba Etxea zale guztien bilgunea izango da, eta larunbatean, 11:00etan, Baskoniako zaleak Badalonan elkartuko dira, ohiko kalejirari ekiteko, aurten ere, Biotzatarrak txarangak girotuta.

Karpa 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik hiru egunetan, erakundeetako eta klubeko ordezkariak, taldeko zaleak eta jokalariak bilduko ditu, eta Arabako produktuak dastatzeko aukera izango da bertan egunero, 13:30ean eta 17:00etan, musikaz gozatzen den bitartean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena