10:21

Baskonia

Koronabirus kasuengatik

Endesa Ligak 18 partiden ordutegiak moldatu behar izan ditu

EITB Media

Bitci Baskoniak urtarrilaren 19an jokatuko du Leche Rio Breoganen aurka eta Surne Bilbao Basketek hilaren 23an Coosur Real Betis kontra.

  • Damien Inglis

    Damien Inglis. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ACBko arduradunek Endesa Ligako egutegian moldaketak egin behar izan dituzte azken asteetan izandako koronabirus kasuengatik.

Beraz, bertan behera geratu zen 16. jardunaldia urtarrilaren 22an eta 23an jokatuko dela iragarri dute.

Bitci Baskoniak urtarrilaren 19an eta 23an jokatuko ditu Endesa Ligako atzeratutako partidak. Lehen neurketa Euroligako 22. jardunaldiko Bayern Munichen kontrako lehia baino lehen jokatuko du; bigarrena, aldiz, alemaniarrei aurre egin ostean.

Urtarrilaren 19an Leche Rio Breoganen aurka lehiatuko da Baskonia, Lugon, 17. jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Hilaren 23an Hereda San Pablo Burgosen kontra neurtuko ditu indarrak Buesa Arenan, 16. jardunaldiko neurketan.

Surne Bilbao Basket, bestalde, asteazken honetan arituko behar zen Malagako Unicajaren kontra etxean, baina atzeratu egin da berriro ere eta hilaren 30ean izango da eta Coosur Real Betisekin indarrak neurtuko ditu Sevillan 23an, igandean.

Endesa Ligak aldaketak egin ditu bigarren itzuliko zenbait partidetan, lehen itzuliko atzeratutakoak Errege Kopa baino lehen joka daitezen. Ondorioz, urtarrilaren 23rako aurreikusita zegoen 19. jardunaldia apirilaren 12a eta 14a artean jokatuko da.

PARTIDEN ORDUTEGI BERRIAK

Río Breogan-Joventut Badalona (11. jardunaldia), urtarrilak 16 igandea / 12:30.

Río Breogan-Bitci Baskonia (17. jardunaldia), urtarrilak 19 azteazkena / 19:00.

Coosur Real Betis-Urbas Fuenlabrada (17. jardunaldia), urtarrilak 19 asteazkena / 20:00.

Baxi Manresa-Monbus Obradoiro (15. jardunaldia), urtarrilak 19 asteazkena / 21:30.

MoraBanc Andorra-Baxi Manresa (16. jardunaldia), urtarrilak 22 larunbata / 18:00.

Valentzia Basket-Kanaria Handia (16. jardunaldia), urtarrilak 22 larunbata / 20:45.

Coosur Real Betis-Surne Bilbao Basket (16. jardunaldia), urtarrilak 23 igandea / 12:30.

UCAM Murtzia-Lenovo Tenerife (16. jardunaldia), urtarrilak 23 igandea / 12:30.

Bitci Baskonia-Hereda San Pablo Burgos (16. jardunaldia), urtarrilak 23 igandea / 17:00.

Real Madril-Bartzelona (16. jardunaldia), urtarrilak 23 igandea / 18:30.

Urbas Fuenlabrada-Joventut Badalona (16. jardunaldia), urtarrilak 23 igandea / 20:00.

Monbus Obradoiro-Rio Breogan (16. jardunaldia), urtarrilak 23 igandea / 20:00.

Casademont Zaragoza-UCAM Murtzia (17. jardunaldia), urtarrilak 26 asteazlena / 20:30.

Hereda San Pablo Burgos-Lenovo Tenerife (17. jardunaldia), urtarrilak 27 osteguna / 20:30.

Kanaria Handia-Monbus Obradoiro (17. jardunaldia), urtarrilak 29 launbata / 20:45.

Surne Bilbao Basket-Unicaja (15. jardunaldia), urtarrilak 30 igandea, 12:30.

Bartzelona-Joventut Badalona (17. jardunaldia), urtarrilak 30 igandea / 18:30.

Lenovo Tenerife-Valentzia Basket (15. jardunaldia) urtarrilak 30 igandea / 20:00.

Bartzelona-MoraBanc Andorra (15. jardunaldia), martxoak 1 asteartea/ 20:30.

UCAM Murtzia-Hereda San Pablo Burgos (18. jardunaldia), ordutegi gabe.

Lenovo Tenerife-Coosur Real Betis (18. jardunaldia) ordutegi gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena