Baskonia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Spahijak zuzentzen duen taldeak kasu bat antzeman eta Sevillarako bidaia-plana aldatu behar izan du; bestalde, Araskik hirugarren kasu bat atzeman du eta Lointek Gernikak bost.
Baskoniako jokalariak.
Bitci Baskonian covid kasu positibo bat agertu da taldeko kideei larunbat honetan egin zaizkien antigeno probetan. Ondorioz, taldeko langile guztiek PCR testak egin behar izan dituzte, eta zeregin horretan emandako denborak Coosur Real Betisen aurka jokatzeko antolatuta zeukan bidaia-plana zapuztu dio Gasteizko taldeari, gaur atera beharrean bihar bidaiatuko baitu Sevillara, azkenerako.
Hartara, ACBk atzeratu egin behar izan du partida horren hasiera-ordua, 17:00etatik 20:00etara pasatuz.
Baskoniak jakinarazi duenez, gainerako taldekideei egindako proba gehigarrietan ez da positibo gehiago agertu.
Kutxabank Araski-ren eta Lointek Gernikaren neurketak, bertan behera
Ez da hori izan koronabirusak gure saskibaloi taldeen artean utzi duen ondorio bakarra; izan ere, Emakumezkoen Endesa Ligako Kutxabank Araski eta Baxi Ferrol taldeen arteko partida bertan behera utzi behar izan dute, Gasteizko taldeak beste kasu bat atzeman baitu, hirugarrena, alegia, asteazkenean jakinarazi zituen beste bien ostean.
Norgehiagoka larunbat honetako 18:30ean jokatzekoa zen, Gasteizko Mendizorrotza pabiloian.
Bost positibo Lointek Gernikan.
Horrez gain, Lointek Gernika Bizkaiak baieztatu du atzeratu egin dituela bere hurrengo bi partidak, bai Campus Prometeren aurkako Emakumezkoen Endesa Ligakoa, igande honetan jokatzekoa zena, bai hurrengo asteazkenerako aurreikusitako Eurokopakoa, CBK Mersinen kantxan (Turkia), larunbat honetan egindako antigenoen testetan bost positibo atzeman ostean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa