23:03

Baskonia

Euroliga

Baskoniak amaiera eman dio Euroligako bolada txarrari, Villeurbanne 91-66 garaituta

EITB Media

Arabako taldeak 91-66ko emaitzarekin irabazi du Buesa Arenan jokatu duen Euroligako 14. jardunaldiko partida. Txapelketa honetako azken hiru partidetan porrotak jaso zituen Bitci Baskoniak.

  • Baskonia - Villeurbanne

    Matt Costello (Baskonia), baloiarekin, Villeurbanneren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniak irabazi egin du Asvel Villeurbanneren aurka (91-66) ostegun honetan Buesa Arenan jokatu duen Euroligako 14. jardunaldiko partida eta amaiera eman dio txapelketa honetan zeraman bolada txarrari, azken hiru partidak galdu egin baitzituen. 

Erritmo biziarekin hasi da norgehiagoka, eta Frantziako taldea izan da nagusi lehen minutuetan. Chris Jones izan da Villeurbanneko jokalari onena hasieran, lehen laurdenean hamar puntu lortuta. Hala ere, Baskoniak aurkariaren momentu onari erantzutea lortu du, eta lehen hamar minutuak berdinduta amaitu dira (19-19)

Bigarren laurdenari ere hobeto ekin dio talde frantziarrak, baina Spahijak zuzentzen duen taldeak azkar erantzun du eta ez dio ihes egiten utzi. Matt Costellok hartu du erantzukizuna Arabako taldean, Baskonia aurretik jartzea lortuta. Ondoren, Victor Wembanyama eta Youssoupha Fall jokalari garaiak kantxaratu ditu TJ Parker Asvel Villeurbanneko entrenatzaileak, baina ez zaio jokaldia ondo atera. Elie Okobo eta Chris Jones kantxan sartu dituenean Villeurbannek hobeto jokatu du, eta Arabako taldea puntu bakarreko errentarekin iritsi da atsedenaldira (45-44)

Ondo etorri zaio atsedenaldia Baskoniari. Steven Enochek eta Simone Fontecchiok erasoan egin duten lan onaren ondorioz, etxeko taldeak 14 puntuko abantaila eskuratu du, 14-2ko partzialari esker. Defentsan ere oso ondo ibili da Baskonia, eta aldeko 66-55eko emaitzarekin ekin dio azken laurdenari. 

Partida haustea kosta egin zaio Arabako taldeari, baina garaipena bideratuta heldu da azken hamar minutuetara. Baskoniak eroso jokatu du azken laurdena, nagusi izan da, eta garaipena erdietsi du (91-66)

Fitxa teknikoa:

91 - Bitci Baskonia (19+26+24+22): Granger (7), Baldwin (13), Giedraitis (15), Sedekerskis (2) eta Enoch (14) -hasierako taldea-, Lamar Peters (5), Fontecchio (15), Marinkovic (-), Costello (13) eta Nnoko (7).

66 - Asvel Villeurbanne (19+25+11+11): Okobo (7), Jones (17), Knight (4), Wembanyama (10) eta Gist (8) -hasierako taldea-, Lacombe (5), Kahudi (6), Fall (6), Howard (3) eta Strazel (-).

Epaileak: Mateu Boltauzer (Eslovenia), Michele Rossi (Italia) eta Uros Obrknezevic (Serbia). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena