Baskonia
Ofiziala
EITB Media
Kroaziarra 2007an izan zen talde gasteiztarraren teknikaria. Ivanovicek Baskoniako bere hirugarren abenturari esan dio agur.
Albisteak (1)
Saski Baskoniak erabaki du Dusko Ivanovic entrenatzailearekin zuen kontratua bertan behera uztea eta Radio Vitoriak aurreratu duen bezala bere ordezkoa Neven Spahija izango da. 2007an heldu zez Gasteizera eta bere lehen denboraldian ACBko Liga eta Superkopa irabazi zituen; gainera Erregeko Kopako eta Lauko Finalerako txartelak erdietsi zituen taldeak.
Taldearen emaitzen bolada txarraren ondorioz. "Taldeak ez du jokalariei aurreikusten zaien errendimendua eskaintzen, ezta taldearen ezaugarri izan den etengabeko borroka jarrera ere", adierazi dute taldeko arduradunek webgunean argitaratutako ohar batean.
Baskoniak bere webgunean jakinarazi duenez, entrenatzaile berria astelehen honetako iluntzean helduko da Gasteizera eta asteartean aurkeztuko dute Buesa Arenan, 10:00etan, Bitci Baskoniak 20:30ean Buesa Arenan Izar Gorriaren aurka jokatuko duen partida zuzendu aurretik.
Horregatik, "entitateko arduradun nagusien betebeharra da erabakiak hartzea, talde honek eskaini behar duen lehiakortasuna berreskuratzeko eta jokalariengan identifikatuta egotea merezi duen zaleari ilusioa pizteko", gaineratu dute.
Denboraldiaren egoera ez dela erraza izan aitortu dute, taldeko erreferente izango diren kide berriak iritsi baitira, eta jokalari garrantzitsuen lesioek, nazioarteko hitzorduen egutegiek (Olinpiar Jokoak eta Afrobasket) eta Euroligaren eta ACBren datek zaildu egin baitute jokalari guztiak taldera egokitzea. Edonola ere, emaitzak ez direla espero bezalakoak izan nabarmendu dute, eta "erabaki zail hori" dakartela berekin.
Baskoniak "bihotzez" eskertu dio Dusko Ivanovici Gasteizen egindako lana, berarekin lortu baitira klubaren arrakasta gehienak, tartean duela 18 hilabete eskas lorturiko Endesa Liga. Gainera, errespetu eta maitasun pertsonaleko harreman berezia sortu dela azpimarratu dute. "Montenegroko prestatzailearen figurak, beste teknikari eta jokalari batzuenak bezala, klub honen historia arrakastatsua eratzen lagundu du", adierazi dute Gasteizko taldeko arduradunek.
Erabakiarekin, "kohesio handiagoa" bilatzen da, jokalari guztien errendimendurik onena lortzeko, eta "ezinbestekotzat" jo dute "Baskonian inplikatuta gauden guztiok, klubak, zaleek, teknikariek eta jokalariek, bat eginda egotea eta ahalik eta gehien ematea, ahalik eta ahalegin handiena egiteko eta Baskoniaren izaera berreskuratzeko".
Neven Spahija
2000tik ibilbidea
Baskonia: 2000-2005
FC Bartzelona: 2005-2008
Baskonia: 2008-2012
Bosnia: 2014-2015
Panathinaikos: 2014-2015
KK Buducnost: 2015.
BK Jimki: 2016-2017
Besiktas: 2018-2019
Baskonia: 2019- 2021
¿ Comunicado Oficial: Dusko Ivanovic#GoazenBaskonia
— Baskonia (@Baskonia) November 15, 2021
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa