Baskonia
Denboraldi amaierara arte
Agentziak | EITB Media
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi amaierara arte jokatuko du Arabako taldean.
Lamar Peters, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia
Bitci Baskoniak Lamar Peters fitxatu du denboraldi amaierara arte, klubak astearte honetan jakinarazi duenez. Joko-antolatzaile estatubatuarrak 23 urte ditu eta 1,83 metro neurtzen du.
Peters Mississippi State Unibertsitateko taldean hezi zen, eta NBAko Garatze Ligan jokatu zuen New York Knicksekin 2019-2020 denboraldian. Bursaspor taldetik fitxatu du Baskoniak, eta 2020-2021 denboraldian Turkiako Ligan 9,9 puntu eta 6,4 asistentzia erdietsi zituen batez beste; Eurocup txapelketan, aldiz, hiru partida jokatu zituen, eta, batez beste, 18,7 puntu, 7,3 asistentzia eta 1,7 lapurreta erdietsi zituen, baita hiruko jaurtiketen % 60 sartu ere.
Lamar Peters datozen egunetan iritsiko da Gasteizera, eta debuta egin lezake Makabi Tel Aviven aurka Euroligan, ostiralean, Dusko Ivanovic entrenatzaileak jokatzeko moduan dagoela iritziz gero.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa