19:54

Baskonia

Euroliga (6. jardunaldia)

Baskoniak jipoia jaso du Unics Kazanen aurka

A. B. E. | EITB Media

Arabako taldeak 83-69ko emaitzarekin galdu du errusiarren kontra jokatu duen Euroligako seigarren jardunaldiko partida, oso maila kaskarra emanda.

  • Dusko Ivanovic

    Dusko Ivanovic, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniak porrota jaso du Unics Kazaen aurka (83-69) Errusian jokatu duen Euroligako seigarren jardunaldiko partidan. Gasteizko taldeak hiru garaipen eta hiru porrot erdietsi ditu orain arte jokatutako sei neurketetan.

Unics Kazanek sartu du norgehiagokako lehen saskiratzea (2-0), baina Baskoniak hiruko batekin erantzun dio (2-3). Ondoren, etxeko taldeak lau puntuko abantaila hartu du, eta Arabako taldeak berriz erantzun du beste hiruko bat sartuta (7-6). Hala ere, ordutik aurrera, Unics nagusi izan da, zuloa ireki du markagailuan, eta Errusiako taldearen aldeko 24-17ko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak.

Bigarren laurdenean txakalaldia izan du Baskoniak. Laurden guztian 6 puntu bakarrik sartu ditu Arabako taldeak. Unicsek 24-6ko partziala erdietsi du. Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldea 25 puntuko desabantailarekin joan da atsedenaldira (48-23).

Baskoniari oso maldan gora jarri zaio partida bigarren laurdenean, eta atsedenaldiaren ostean desabantaila murrizteko helburuarekin kantxaratu da. Unics Kazanek, ordea, ez du joko-maila gutxitu, eta nagusi izaten jarraitu du. Arabako taldea 16 puntura gerturatu da (60-44) hirugarren laurdenaren azken txanpan, baina 22 puntuko desabantailaren iritsi da bukareako laurdenera (66-44).

Emaitza txukuntzen saiatu da Baskonia amaierako hamar minutuetan. Unics Kazan erlaxatu egin da, erritmoa jaitsi du, baina Gasteizko taldeak 83-69ko emaitzarekin galdu du norgehiagoka.

Fitxa teknikoa:

83 - UNICS Kazan (24+24+18+17): Lorenzo Brown (6), Brantley (11), Hezonja (8), Vorontsevich (14) eta John Brown (14) -hasierako taldea-, Spissu (5), Canaan (9), Klimenko (-), Uzinskii (6), Jekiri (6), Mayo (4) eta Komolov (-).

69 - Bitci Baskonia (17+6+21+25): Granger (8), Baldwin (23), Fontecchio (4), Sedekerskis (11) eta Nnoko (-) -hasierako taldea-, Barrera (-), Marinkovic (3), Enoch (-), Costello (18) eta Kurucs (2).

Epaileak: Ilija Belosevic (Serbia), Jakub Zamojski (Polonia) eta Milos Koljensic (Montenegro). Kanporaturik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena