23:06

Baskonia

Ofiziala

Matt Costello, Baskoniaren lehen fitxaketa

EITB Media

28 urte ditu, Kanaria Handia taldetik dator eta hiru urterako sinatu du.

  • Matt Costello. Foto: Baskonia

    Matt Costello. Foto: Baskonia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak bere lehen fitxaketaren berri eman du gaur.

Talde gasteiztarra Matt Costello estatubatuarrarekin datozen hiru denboraldietarako akordiora heldu dela iragarri du.

Michigan Stateko Unibertsitatean hazi zen eta han jokatutako lau urteetan zenbaki oso onak erdietsi zituen batez beste: 24 puntu, 19,1 errebote eta 4,1 txapel.

2017an NBAko San Antonio Spurs taldera heldu zen, baina lau partida besterik ez zituen jokatu; G-Leagueko Austin Spurseen aritu zen denbora gehiago.

Europara 2018-2019 denboraldian heldu zen eta Kanaria Handian azken bi urteak jokatu ditu, batez beste 11,9 puntu, 6,7 errebote eta14,2 balorazioarekin; Eurokopan 10,2 puntu, 6,5 errebote eta 14,2ko balorazioa izan du Costellok.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:50 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena