Baskonia
Vildoza ordezkatuko du
A. B. E. | EITB Media
Andorrako joko-antolatzaileak 32 urte ditu, eta Izar Gorria taldetik iritsiko da Baskoniara. Luca Vildozak utzitako hutsunea beteko du.
Quino Colom, Baskoniako jokalaria. Argazkia: Saski Baskonia
TD Systems Baskoniak Quino Colom fitxatu du denboraldi amaierara arte. Luca Vildozak utzitako hutsunea beteko du Andorrako jokalariak. Akordioa, Colomek osasun-frogak gainditu ostean sinatuko dela jakinarazi du Baskoniak ostiral honetan.
Quino Colom 32 urteko joko-antolatzailea da, eta Izar Gorria taldetik iritsiko da Baskoniara. Valentzia Basket taldetik joan zen Izar Gorrira, han Euroliga eta Liga Adriatikoa jokatzeko. Orain, Endesa Ligara itzuliko da.
Colom ondorengo orduetan iritsiko da Gasteizera eta Arabako hiriburura heldu ostean egingo ditu osasun-frogak.
Hurrengo zuzenekoak
30 |
![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 19. etapa |
30 | 20:50 - 22:10 | PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Buruz Buruko finalaren atariko saio berezia |
31 | 22:00 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Iron Cupeko finalak |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar