Baskonia
Euroliga
A. B. | EITB Media
Arabako taldeak 83-77ko emaitzarekin galdu du Euroligako 22. jardunaldiko partida eta bolada txarrean jarraitzen du.
Albisteak (3)
TD Systems Baskoniak porrota jaso du Asvel Villeurbanneren aurka (83-77) jokatu duen Euroligako 22. jardunaldiko partidan, eta lau neurketa jarraian daramatza galduta txapelketa honetan.
Hasiera parekatu baten ostean, Baskonia nagusitzen hasi da lehen laurdenaren erdialdetik aurrera, eta hamar puntuko abantaila lortu du (10-20) zazpigarren minutuan. Lehen hamar minutuen amaieran bederatzi puntuko errenta izan du Arabako taldeak (17-26).
Bigarren laurdenari hasiera ona eman dio Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak, eta hiru minututan 14 puntuko errenta erdietsi du (20-34). Nagusi izan da TD Systems Baskonia laurden honetan, eta Asveli asko kosta zaio talde gasteiztarreko jokalarien erasoaldiak gelditzea. Partida, Baskoniaren aldeko 35-46ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Ondo kantxaratu da Arabako taldea atsedenaldiaren ostean, eta hirugarren laurdenaren hastapenean lehen zatian lortu duen abantaila mantentzea lortuz. Hala ere, pixkanaka, etxeko taldea, eta neurketa berdindu du (51-51) hirugarren laurdena amaitzeko hiru minutu baino gutxiago falta zirenean. Baskoniaren joko-mailak behera egin du, eta horretaz baliatu da Asvel Basket taldea azken laurdenera bost puntuko errentarekin iristeko (58-53).
Azken hamar minutuetan nagusi izan da etxeko taldea, eta TD Systems Baskonia ezinean ibili da. Amaierarako bost minutu falta zirenean, hamar puntuko abantaila izan du Avel Basketek (72-62). Baskoniak desabantaila murriztu du partida amaitzeko lau puntu falta zirenean (81-77), baina Asvelek ondo kudeatu ditu azken baloi-jabetzak, eta garaipenak ihes egin dio Baskoniari (83-77).
Fitxa teknikoa:
83 - LDLC ASVEL Villeurbanne (17+18+23+25): Diot (3), Cole (20), Kahudi (3), Lighty (21) eta Moustapha Fall (2) -hasierako taldea-, Lacombe (2), Noua (6), Hayes (6), Bako (3), Howard (10) eta Strazel (7).
77 - TD Systems Baskonia (26+20+7+24): Vildoza (8), Raieste (-), Peters (15), Polonara (11) eta Youssoupha Fall (11) -hasierako taldea-, Jekiri (5), Henry (8), Dragic (6) eta Giedraitis (13).
Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Piotr Pastusiak (Polonia) eta Saulius Racys (Suedia). Kanporaturik gabe.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa