Baskonia
Christon bakarrik falta da
Agentziak | Erredakzioa
Eslovenian pasa du konfinamendua bere familiarekin batera. Ostegun goizaldean iritsi zen Gasteizera, eta larunbat honetan egin du lehen lansaioa BAKH kirol hiriko instalazioetan.
Zoran Dragic BAKH kirol hirian entrenatzen. Argazkia: @Baskonia
Zoran Dragic esloveniarrak larunbat honetan egin du lehen entrenamendua Baskoniaren Kirol Hiriko (BAKH) instalazioetan. Eslovenian pasa du konfinamendua bere familiarekin eta ostegun goizaldean iritsi zen Gasteizera.
Ostiralean COVID-19a antzemateko testa eta osasun-azterketa gainditu zituen, eta bere taldekideak bezala, lan-dinamikan sartu da jada. Dragicen itzulerarekin, Semaj Christon da bueltatzeke dagoen jokalari bakarra. Christon Estatu Batuetan dago oraindik.
Hiru entrenamendu egin dituzte Baskoniako jokalariek kirol hiriko instalazioetan, jarduera fisikoak egitea ahalbidetu zutenetik. Bestalde, Endesa Ligak eta Euroligak ondorengo egunetan hartuko dituzten erabakien zain dago kluba.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa